undefined

Athletic Club Museoa, doan bazkideentzat urtea bukatu arte

Athletic Club Museoa, doan bazkideentzat urtea bukatu arte

Bazkideentzako sarrera doakoa izango da abenduraren 31ra arte eta zelaiko bisita gidatuak aldi baterako eten dira COVID-19aren kutsatzea geldiarazteko

Athletic Club Museoak zabalik jarraitzen du eta, gainera, Athletic Clubeko bazkideak doan sartu ahal izango dira abenduaren 31ra arte. Bestalde, bisita gidatuak bertan behera geratu dira aldi baterako, COVID-19k eragindako kutsatzeen aurrerapena geldiarazteko murrizketen ondorioz.

Athletic Club Museoaren neguko ordutegia honako hau da: asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara*, eta sarrerak Museoko txarteldegietan eros daitezke.

* Ordutegiak eta bisitak aldatu egin daitezke San Mamesen partida, ateak itxitako entrenamendua edo beste ekitaldiren bat baldin badago.