undefined

Lanera buelta nazioarteko neurketetan egondakoekin

Lanera buelta nazioarteko neurketetan egondakoekin

Asteburu honetan Primera Iberdrolan izandako lehiaren etenaldiaren ondoren, lehoiak Atletico Madrilen aurkako partida prestatzen hasi dira

Emakumezkoen lehen taldea entrenamenduetara bueltatu da gaur, asteburuan Primera Iberdrolan izandako geldialdiaren ostean, eta datorren larunbatean (12:00etan, Lezama, atea itxita) Atletico Madrilen aurka jokatuko duen norgehiagoka prestatzen hasi da. Villacampak zuzentzen duen taldea ordubete baino gehiagoz aritu da lanean, Lucia Garcia eta Ainhoa Moraza bertan zirela. Espainiako selekzioak eta Poloniak bihar Las Rozasen jokatuko den 2022 Eurokopako sailkapenerako partida atzeratu ostean, bi jokalariak uste baino lehenago itzuli dira lan saioetara.

Entrenatzaile zuri-gorriak jokalari guztiak ditu prest, Ane Azkona, Marta Perea eta Vanesa Gimbert izan ezik. Atzelariak eskuin aduktoreko giharretako lesioa sendatzen jarraitzen du eta taldearekin lanean hasi da, nahiz eta madrildarren aurkako partidarako, antza, prest ez egon.

Bihar Lezaman arituko da berriro taldea, eta asteazkenean atseden hartuko du, ostegunean eta ostiralean berriz entrenamenduak burutzeko. Ostiral bertan, Angel Villacampak prentsaurrekoa emango du, Atletico Madrilen aurkako partidaren bezperan.