undefined

2021ko kuoten inguruko informazioa

2021ko kuoten inguruko informazioa

Bazkide-kuotak ez dira 2021eko urtarrilaren 27ra arte kobratuko, betiere ohiko batzar orokorrak aldez aurretik onartzen baditu

Ekainaren 1ean ofizialki argitaratu zen bezala, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak proposamen bat aurkeztu eta bozkaketara eramango du abenduaren 27an egingo den Ohiko Batzar Nagusian, ateak itxita jokatzeagatik San Mamesen gozatu ezin izan duten Liga eta Kopako txapelketako sarrera libreko partidak bazkideei konpentsatzeko.

Pandemiaren ondorioak luzatzearen ondorioz, 2020ko kuoten konpentsazio-proposamena 2021eko kuoten likidazioari ere aplika dakioke, partidak San Mamesen ateak itxita jokatzea edo edukiera nabarmen murriztuta baita agertokirik errealistena denboraldi hau amaitu arte.

Proposamen horrekin, bazkide bakoitzak irizpide hauek aplikatuta iaz ordaindu zuen kuotaren %12,71 ordaindu beharko luke 2021erako:

  • Ateak itxita jokatutako 2020ko eta 2021eko lehen seihilekoko partiden konpentsazioa.
  • 2021. urteko bigarren seihilekoko partidak, ustez harmailetan publikoarekin jokatuko direnak, ordaintzea.

Athletic Clubek atal berria jarri du Bazkideen Txokoan (‘Kontsulta 2021eko Kuota’), bazkideek ordaindu beharko luketen zenbatekoa eta horren xehetasunak jakin ahal izateko.