

Gaizka Garitanok prentsa agerraldia egin du Lezaman bihar San Mamesen jokatuko den Athletic-Celta partidaren atarikoan. Prentsaurrekoa euskara hutsean egin du entrenatzaileak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta.
Derioztarraren hitzetan, biharko partidan emaitza ona lortzea “oso garrantzitsua” da taldearentzat: “Guk azterketa bat gainditu behar dugu astero. Finalak balira bezala jokatzen ditugu partida guztiak eta nik argi daukat partida honek berebiziko garrantzia duela. Irabaziz gero, saltotxo bat emango genuke gora. Gainera, etxean jokatzen duzunean, partidak aurrera ateratzea ezinbestekoa da. Hil ala bizikoak dira neurketa hauek eta pentsaera horrekin goaz Celtaren aurka. Taldea konfiantzaz lepo dago”.
Aurkariaren inguruan, “erasoan duen kalitatea eta abiadura” nabarmendu du Garitanok, eta entrenatzaile berriarekin hartu duten joko-sistema berria hizpide izan du: “Celtak gorago estutzen du orain eta erasora jokalari askorekin iristen da. Joko estilo aldetik, Betisen antza gehiago du, baina hauek oso bolada onean datoz gurera”.
Urte bukaerarekin eta 2021aren hasierarekin datorren egutegi estuaz galdetuta, entrenatzaile zuri-gorriak “konfiantza osoa” agertu du bere jokalariengan: “Hiru egunetik behin jokatzen hasiko gara laster, eta aldaketak halabeharrez gertatuko dira partidatik partidara. Orain arte ere hala gertatu da gure taldean, eta berdegunera irten diren guztiek erakutsi dute euren lekua izan dezaketela. Jendea soberan dugu gauzak ondo egiteko, ez nau kezkatzen”.



Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik