"Atleticoren aurkako partidak mugara eraman behar gaitu" | Athletic Club
Emakumezkoena

“Atleticoren aurkako partidak mugara eraman behar gaitu”

Entrenatzaile zuri-gorriak jokatzeko prest dauden jokalari guztiak deitu ditu eta Atletico Madrilek bihar, larunbata, 12: 00etan duen aukeraz ohartarazi du

“Atleticoren aurkako partidak mugara eraman behar gaitu”
“Atleticoren aurkako partidak mugara eraman behar gaitu”
2020ko abe. 4a

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzailea hedabideen aurrean agertu da bere taldeak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen norgehiagokaren atarikoan, Primera Iberdrolako hamargarren jardunaldian. Joan den asteburuko etenaldiaren ostean, lehoiak garaipena lortzen saiatuko dira berriro.

“Talde lehiakor hori izatera eraman gintuen jokoa, erritmoa eta alaitasun horiek berreskuratu behar ditugu. Hiru puntuak behar ditugu. Aste konplexua izan zen emaitza txar guztiak zazpi egunetan eman zirenean, ezin gara goiko postu horietatik hainbeste urrundu”, hasi zuen entrenatzaileak.

“Atletico gutxietsia dago”

Sailkapeneko liderra den Atletico Madrili dagokionez, Villacampak Bartzelonaren parean dagoela ohartarazi du. “Atleticoren taldea ezagutzen dut eta jendeak gutxietsi egiten du. Atletico Madrilek maila goreneko taldea du, jokalariak banan-banan aztertzen badituzu, eta bajak eta COVID-19a gorabehera, Championseko jokalariak dira”.

Entrenatzaileak Ludmilaren abiadura, Deynaren kalitatea eta Amanda Sampedroren lidergoa azpimarratu ditu. Norgehiagokari dagokionez, Villacampak “mugara eraman behar gaituen partida” espero du. Horrela irabazten dira partida hauek. Gure bertsiorik onena ateratzen ez badugu, atzetik abiatuko gara. Horrelako aurkari bati ezin zaio berdin-berdin irabazi, gure aukeren gainetik jokatu behar dugu”.

Deialdia, erabilgarri dauden guztiekin

19 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Yulema Corres, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert, Leyre Monente y Nerea Nevado.

Erlazionatutako albisteak
Erika Vazquez bueltan dago
Erika Vazquez bueltan dago
2021ko api. 15a

Erika Vazquez bueltan dago

Emakumezkoena

Lesio batengatik lau hilabetez bajan egon ostean, aurrelaria Iraia Iturregiren esanetara dago denboraldiaren azken txanpan parte hartzeko

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 18ra arte
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 18ra arte
2021ko api. 11a

Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 18ra arte

Emakumezkoena

Lehoiak, asteburuan Primera Iberdrolan izandako geldialdiaren ondoren, aste berri bati ekingo diote SD Eibarren aurkako derbiarekin

Ikusi gehiago
Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
2021ko api. 8a

Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria

Emakumezkoena

20 urteko erdilaria lehen jokalaria da Iraia Iturregiren eskutik debutatu egin duena

Ikusi gehiago
Euskal Selekzioaren deialdia
Euskal Selekzioaren deialdia
2021ko api. 7a

Euskal Selekzioaren deialdia

Emakumezkoena

Iñigo Juaristik 11 lehoi deitu ditu asteburu honetan Zubietan Basque Country International Football Cup txapelketa, hiruren arteko norgehiagoka, jokatzeko

Ikusi gehiago
Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
2021ko api. 6a

Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute

Emakumezkoena

Iturregiren taldea ez da Primera Iberdrolan lehiatuko selekzioen geldialdia dela eta, eta Pampinen taldeak atsedena izango du Reton

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
2021ko api. 5a

Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte

Emakumezkoena

Lehoiek, Santa Teresari irabazi eta taulan airea hartu ondoren, atsedena izango dute asteburuan Primera Iberdrolan.

Ikusi gehiago
Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
2021ko api. 4a

Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka

Emakumezkoena

Lehoiek 2-1 irabazi diote Extremadurako taldeari Vanesa Gimberten bi golei esker

Ikusi gehiago
AUDIO LIVE: Athletic Club – Santa Teresa (25. J Primera Iberdrola)
AUDIO LIVE: Athletic Club – Santa Teresa (25. J Primera Iberdrola)
2021ko api. 4a

AUDIO LIVE: Athletic Club – Santa Teresa (25. J Primera Iberdrola)

Emakumezkoena

Jarraitu Lezamatik Athletic Club eta Santa Teresaren arteko Primera Iberdrolako (25. jardunaldia) partidaren zuzeneko kontaketa (audioa) 11:30etik aurrera

Ikusi gehiago
Athletic Club-Santa Teresa partidaren buletina deskargatu
Athletic Club-Santa Teresa partidaren buletina deskargatu
2021ko api. 4a

Athletic Club-Santa Teresa partidaren buletina deskargatu

Emakumezkoena

Disfruta del habitual boletín de los partidos en Lezama con todos los contenidos previos al encuentro

Ikusi gehiago
“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”
“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”
2021ko api. 3a

“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”

Emakumezkoena

Iraia Iturregik 21 jokalari deitu ditu bihar Santa Teresa Badajozen aurka jokatuko duen partidarako

Ikusi gehiago