undefined

AC Museoa, zubi osoan irekita

AC Museoa, zubi osoan irekita

Jaiegunak aprobetxa itzazu eta Museoa bisitatu abenduaren 6tik 8ra bitartean, 10:00etatik 19:00etara. Sarrera doan bazkideentzat

Athletic Club Museoak ateak irekiko ditu zubi osoan zehar, igandean, hilak 6, eta astelehenean (asteko egun horretan itxi ohi dituzte instalazioak) eta abenduaren 8an, asteartean. Ordutegia 10:00etatik 19:00etara izango da. Athletic Clubeko bazkideek doan izango dute sarrera abendu osoan zehar. Zelaira egindako bisita gidatuak etenda daude aldi baterako murrizketak direla eta, COVID-19k kutsatutako pertsonen hazkundea geldiarazteko.

Informazio guztia Athletic Club Museoaren webgunean.