

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, Estatutu Sozialen 19., 23. eta 54.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak San Mames estadioan 2020ko abenduaren 27an, igandean, egingo den Ohiko Batzar Nagusira deitzea erabaki du, lehenengo deialdian 09:45ean eta bigarren deialdian 10:00etan.
Batzarra modu telematiko ez-presentzialean egingo da, bazkideen eta Batzarra egiten parte hartzen duten langileen osasuna babesteko, eta azaroaren 3ko 956/2020 Errege Dekretuak luzatutako alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan ezarritako mugen ondorioz. Halaber, Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan ezarritakoarekin lotuta prebentzio-neurri espezifikoak zehazten dira, alarma-egoeraren adierazpenaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2 sistemak eragindako infekzioen hedapenari eusteko.
Gai-zerrendako puntuen bozketa ere telematikoa izango da. Horretarako, bazkide konpromisarioek pasahitz bat eta web-plataforma baterako esteka bat jasoko dituzte posta elektronikoz, eta bertara sartu ahal izango dira Batzarraren garapena jarraitzeko eta bertan bitarteko telematikoen bidez esku hartzeko. Webgune horretan boto telematikoa egiteko aukera egongo da, eta, horretarako, NANa, pasahitza eta une horretan SMS bidez mugikorraren zenbaki pertsonalera bidalitako pin kodea ere adierazi beharko dira. Datorren astean, Klubak prentsaurrekoa eskainiko du Batzar telematiko honen funtzionamendua zehazteko.
Gainera, baliabide telematikoetara sarbiderik ez duten bazkide konpromisarioek San Mamesen botoa aurrez aurre emateko aukera izango dute, eta hautestontziak jarriko dituzte bertan. Azken boto mota horri heltzeko, dauden murrizketak kontuan hartuta, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Datozen egunetan jakinaraziko dira aldez aurretik izena emateko epea eta prozedura, aurrez aurreko botoa emateko.
OHIKO BATZAR NAGUSIAREN GAI-ZERRENDA (2020KO ABENDUAREN 27A)
LEHENA: aurreko ekitaldi ekonomikoari dagozkion Urteko Kontuak eta Zuzendaritza-Batzordearen Kudeaketa onartzea, hala badagokio.
BIGARRENA: hurrengo ekitaldi-ekonomikorako aurrekontua onartzea, hala badagokio.
HIRUGARRENA: Animazio-Harmaila bateratu eta erreformatzeko proposamena onartzea, hala badagokio.
LAUGARRENA: Zuzendaritza-Batzordearen proiektuak eta proposamenak.
BOSGARRENA: Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzordea esleitzea eta izendatzea.
SEIGARRENA: Estatutuak Erreformatzeko Batzordea: egoerari eta hurrengo urratsei buruzko informazioa.
ZAZPIGARRENA: idatziz eta Batzarra egin baino bost egun lehenago aurkeztu diren bazkideen proposamenak, baldin eta Batzarreko kideen %10ek edo boto-eskubidea duten bazkideen %2k sinatzen badituzte.
ZORTZIGARRENA: galderak eta eskaerak.


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean


San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
Kluba
Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da


San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
Kluba
La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du