undefined

“Zelaira eta aurkarira egokitu beharko gara”

“Zelaira eta aurkarira egokitu beharko gara”

Lehoiak Huelvara joango dira bihar, igandean (12:00etan) Sporting Huelvaren aurka jokatzeko, belar artifizialeko zelai txikian

Angel Villacampa emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du igandean Primera Iberdrolako hamaikagarren jardunaldian Sporting Club Huelvaren aurka jokatu baino lehen. Taldea bihar goizean abiatuko da bertara, eta 18:30ak aldera iritsiko da. Neskak garaipenik lortu gabe bost jardunaldi jarraian egon dira, baina azken bi norgehiagoketako berdinketekin, taldearen sentsazioak onak dira; izan ere, entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duenez, “erritmo eta intentsitate handiarekin jokatzea da bidea, Atletico Madrilen aurka egin genuen bezala . Taldeak erreakzio garrantzitsua izan zuen”.

Atletico aurkaria izateaz gain, hiru puntuak lortu behar genituen eta ez genuen lortu, hori da alde txarra” eta asteburu honetan eszenatokia erabat aldatzen dela adierazi du. “Zelaiaren neurriak Huelvan, aurkaria… etxeko errendimendua hirukoizten duen taldea da. Ikusiko dugu ea gai garen aurkariari eta zelaiari egokitzeko“, esan du.

Ligako “maratoia”

Sailkapenari dagokionez, lehoiak bederatzigarren dira orain. Villacamparen esanetan, “badakigu oraindik partida guztiak jokatu ez dituzten taldeak daudela. Hala ere, premiaz irabazi eta hiru puntuak lortu behar ditugu egoera iraultzeko. Huelvako partidan soilik zentratu behar gara. Lortu nahi ditugun emaitzak kateatzen ditugunean, non egon nahi dugun ikusiko dugu“. Gainera, “liga ez da ekainaren 27ra arte amaitzen, eta hau maratoi bat izango da. Prest egon behar dugu” aipatu du Villacampak.

Bestalde, Sporting Club Huelvari dagokionez, aurkari “zaila” dela esan du: “Udan heldu ziren eta min hartuta zeuden jokalari batzuk berreskuratu zituzten. Etxean kanpokoaren oso bestelako bertsioa eskaintzen duen taldea da. Oso gogor jokatzen du, oso ondo jokatzen dute geldikako jokaldietan eta talde azkarra da kontraerasoan. Ez gaude ohituta zelaiaren neurri horietara. Baloiak irabazteko trebe ibili beharko gara, indartsu, intentsitatean berdindu, eta kontzentratuta egon“.