undefined

Huelva, garaipenaren bidera bueltatzeko hiria

Huelva, garaipenaren bidera bueltatzeko hiria

Zuri-gorriek bihar 12:00etan neurtuko dituzte indarrak La Orden zelaian Sporting Club Huelvaren aurka

Bihar, igandea, puntuak behar dituzten bi talde izango dira aurrez-aurre La Orden zelaian (12:00etan). Athleticek irabazi gabe hilabete baino gehiago darama: Villacamparen taldeak merezitako bi berdinketa lortu ditu azken bi jardunaldietan, baina 2020. urtea amaitu baino lehen hiru puntuak lehenbailehen lortzea espero du.

Sporting Huelvaren aurka izango da biharko norgehiagoka. Andaluziarrek joan den asteazkenean (atzeratutako jardunaldian) lortu zuten lehen garaipena Madrid CFFren aurka eta sailkapenean 6 punturekin jarri ziren, hamaseigarren postuan. Txuriurdin taldearen asmoa denboraldi bat gehiago elitean mantentzea izango da (15). Azaroaren hasieran Antonio Toledo entrenatzaileak taldea utzi zuen bere borondatez eta Jenny Benitez Andaluziako taldeko jokalari ohiak hartu du haren lekukoa.

La Orden futbol zelaia beti da zaila lehoientzat. Lezamako 2. zelaiarekin alderatuz gero, belar artifizialeko eta neurri txikiko jokalekua da. Hala ere, Ligako 12 norgehiagokatan 4 garaipen eta 5 berdinketa lortu dituzte lehoiek eta 3 aldiz galdu dute. Iaz, Villacamparen taldeak 0-3 irabazi zuen Erika Vazquez, Lucia Garcia eta Yulema Corresen golekin.