
Bigarren zatiak, Bernabeun lortutako garaipen zurigorrien gakoak
Bigarren zatiak, Bernabeun lortutako garaipen zurigorrien gakoak
Real Madriden zelaian erdietsitako azken hiru garaipenak bigarren zatian lortu distuzte lehoiek: 1995-96, 1998-99 eta 2004-2005 denboraldietan
Astearte honetan, Athleticek Real Madrili egingo dio bisita, ezohiko eszenatoki batean, Valdebebas Kirol Hiriko Afredo di Stefano zelaian, hain zuzen ere. Partida, LaLiga Santanderreko 19. jardunaldiari dagokiona, urtarrilaren erdialdean Superkopa jokatuko delako aurreratu da bi taldeentzat. Merengeen eta lehoien arteko ligako 90. norgehiagoka izango da, Madrilen, 1928an lehen aldiz izan zenetik. Athleticek 13 garaipen eta 17 berdinketa lortu ditu Real Madrilen aurka, talde zuriaren aurka estreinatu zenetik.
Talde zuri-gorriak Santiago Bernabeun irabazi duen azken hiru aldietan, gol guztiak bigarren zatian iritsi dira. Lehoien azken garaipena topatzeko 2005eko otsailaren 19ra arte egin behar dugu. Lehoiek 0 eta 2 irabazi zuten eta bi golak bigarren 45 minutuetan iritsi ziren: Asier del Hornok 58.ean errematatu zuen Pablo Orbaizen erdiraketa bikaina eta Andoni Iraolak 74.ean Iker Casillas gainditu zuen Santi Ezquerroren pase baten ostean.
Lehoien aurreko balentria 1995-96 (1-2) denboraldian izan zen, norgehiagokaren azken 10 minutuetan, Joseba Etxeberriak 79.ean eta Cuco Zigandak 89.ean Raulen golari buelta eman ziotenean, puntuak etxean geratzen zirela zirudienean.
1986-87 denboraldiko garaipena (2-4) bigarren zatian itxi zen, baina Endikak lehen erdian sartu zuen lehen gola, partidako 43. minutuan. Aurretik, Real Madrilek Hugo Sanchezen bitartez sartu zituen bi golak. Gainerakoak Endikak (69′), Andrinuak (79′) eta Gallegok (83′) sartu zituzten.