
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2020-21
- Real Madrid - Athletic Club
Real Madrid - Athletic Club


- 45' Kroos
- 74',92' Benzema
- Capa 52'
KokapenaAlfredo di Stéfano , Madrid
Zorigaiztoko porrota Valdebebasen
Athleticek punturen bat lortzea merezi zuen Real Madrilen aurka, baina 3-1 galdu zuen 75 minututan hamar jokalariz jokatu ondoren

Athletic Clubek 3-1 galdu du Valdebebasen Alfredo Di Stefano estadioan lehen aldiz jokatu duen partidan. Klasikoa zaildu egin zen Athleticentzat Raul Garciari bigarren txartel horia atera eta gero 15. minutuan. Lehen zatiko azken jokaldian Kroosek sartutako golari aurre egiteko gai izan ziren lehoiak, 51. minutuan berdinketa lortu zutelako Caparen eskutik. Real Madrilek ia ez zuen gol egiteko aukerarik, baina korner motz batean helburua lortu zuen, amaierarako ordu laurden bat falta zela: Benzemak Carvajalen erdiraketa sareetara buruz bidali zuen. Eta 3-1ekoa heldu zen luzapenean, Vesgak Courtoisekin 2-2 egiteko buruz buruko jokaldi baten ostean.
Zoritxarreko gaua izan zen, eta Gaizka Garitanoren mutilek ez zuten merezi horrelako zigorrik jasotzea. De Marcosek eman zuen lehen abisua buruz Williamsen erdiraketa baten ostean, eta Iñakik berak Courtoisen aurrean kanpora jaurti zuen Carvajalek bultzatu egin zuela zirudien area barruko jokaldi batean. Orduan, Raulek bigarren txartel horia ikusi zuen Kroosi egindako sarrera batengatik, eta neurketa zailago jarri zen.
Zinedine Zidaneren mutilek aukera argi bat baino ez zituzten izan lehen zatian, baina Simonek Viniciusen jaurtiketa ondo-ondotik gelditzea lortu zuen. Zaplaztekoa lehen zatiko luzapenean iritsi zen, area ertzetik Kroosek egindako jaurtiketa lehor batekin.
Athletic ez zen kikildu eta bere kemenaren laguntzaz neurketa berdindu zuen. Capak atzetik egindako abiada batean De Marcosekin bat-bikoa egin eta bigarren saiakeran sareetara bidali zuen. Denbora asko geratzen zen, baina lehoiek oso txukun jarraitu zuten, eta Benzemaren golaz amaitutako korner laburreko jokaldi horrengatik bakarrik erori ziren. Lekuek, gogotsu, aukera paregabea sortu zuen, baina Kordobak ez zuen miraririk egin. Garitanoren mutilek, hamarrekin, bi korner behartu zituzten, dena eman zuten baina ez zuten zorterik izan. Zorte txarraren gaindia Vesgaren buruz burukoa izan zen luzapenean; Courtoisek ahal izan zuen moduan baloia kendu zen gainetik. Benzemak kontraerasoan zigortu zuen 3-1ekoa eginda. Ez dago galtzeko astirik: ostiralean SD Huesca datorkigu. Athletic bide onetik doa.
Hamaikakoan

Courtois
Carvajal
Sergio Ramos
R. Varane
Kroos
Benzema
Modric
Valverde
Lucas V.
Vini Jr.
F. Mendy
Ordezkoak
Isco
Asensio
Rodrygo
Lunin
Altube
E. Militao
Nacho
Marcelo
Odriozola
Entrenatzaileak
Zinedine Zidane

Real Madrid
Hamaikakoan

Courtois
Carvajal
Sergio Ramos
R. Varane
Kroos
Benzema
Modric
Valverde
Lucas V.
Vini Jr.
F. Mendy
Ordezkoak
Isco
Asensio
Rodrygo
Lunin
Altube
E. Militao
Nacho
Marcelo
Odriozola
Entrenatzaileak
Zinedine Zidane

Athletic Club
Hamaikakoan
