

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, Real Madrilen aurka bihar Valdebebasen jokatu aurreti (22:00etan). Zuri-gorriak aurkariaren sasoi ona nabarmendu du: “Ziurrenik denboraldiko unerik onenean daude, eta hori aparteko motibazioa da guretzat: hain une onean hain aurkari onari aurre egitea. Gogo handia dugu eta gure aukeretan konfiantza dugu”.
Derioko entrenatzaileak taldeak etxetik kanpo izan duen “hobekuntza” azpimarratu du: “Getafen eta Valentzian bi partida on egitetik gatoz. Bietan irabaztetik gertu egon gara eta Valdebebasen dinamika horri jarraipena eman nahi diogu. Beste batzuetan ere egin izan dugu Madrilen. Badakigu aukerak izango ditugula eta ondo aprobetxatzen saiatuko gara. Gai gara Real Madrili irabazteko”.
Hurrengo egunetan Athleticek izango duen egutegi estuaz galdetuta, Garitanok honakoa esan du: “Hurrengoari ez diogu hainbeste begiratzen, baina bai aurrekoari. Jokalari batzuk minduta eta nekatuta daude Biharkoa amaitzen denean, hurrengoan pentsatuko dugu. Partida guztietan irabazteko aukera duzu, inoiz ez dakizu non dauden puntuak. Bihar denarekin goaz Madrilera”.



Empate que sabe a poco
Lehen taldea
Pese al peligro constante del Athletic en la portería del Levante, el encuentro terminó en tablas, ambos goles marcados de penalti


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera