undefined

Erika Vazquezen lesioa

Erika Vazquezen lesioa

Athletic Clubeko aurrelariak eskuineko belauna bihurritu du eta datozen asteetan baja izango da Angel Villacamparentzat

Iragan igandean, Sporting Club de Huelva – Athletic Club partidaren lehen zatian, Erika Vazquezek kolpea hartu zuen Chelsea atezainaren aurka. Hasiera batean, Erikak mina sentitu zuen belaunean, baina jokatzen jarraitu zuen, partida osoa bukatuz. Hala ere, atzo (astelehena) erresonantzia magnetikoa egin zioten, eta emaitzek datozen asteetan zelaietatik urruntzera behartzen du.

  • Erika Vazquez: eskuin belauneko alboko lotailua bihurtuta. Bilakaeraren zain.