undefined

“Taldea ondo ibili da, amaierara arte borrokatu dugu”

“Taldea ondo ibili da, amaierara arte borrokatu dugu”

Gaizka Garitanok Valdebebaseko porrota deitoratu du, Athleticen lan ona aitortuz: “Ez gara haiek baino gutxiago izan, pena da punturik lortu gabe itzultzea”

Gaizka Garitanok bere taldea zoriondu nahi izan du Valdebebasen Real Madrilen aurka galdu ostean: “Nortasunarekin jokatu dugu. Taldeak aurpegia eman du eta bukaerara borrokatu du, nahiz eta partida osoa hamarrekin jokatu. Ez gara aurkaria baino gutxiago izan, baina puntuek ihes egin digute. Pena, garaipenetatik eta puntuetatik bizi baikara”.

Raul Garciaren txartel gorri goiztiarra deitoratu du entrenatzaileak: “Bat gutxiagorekin jokatzeak erabat baldintzatzen zaitu. Pena, gutxiagotasunean ere ondo egon garelako. Jarrera ona izan da, jokalariek ondo egin dute. Lanean jarraitu behar dugu xehetasun txikiek ez gaitzaten hainbeste zigortu. Gauzak ondo egiten direnean, sariak handiagoa izan behar du, eta horren alde borrokatuko dugu”.

Garitanok zelaian hain ohikoak ez diren jokalarien rola ere azpimarratu du: “Parte hartu duten guztiek maila ona eman dute. Oso pozik nago De Marcosekin, lesio luze batetik dator eta gaur oso ondo aritu da. Denak izango dira beharrezkoak aurrean dugun egutegiarekin. Hiru egunetan berebiziko garrantzia duen partida dugu San Mamesen”.