

Datorren larunbatean Primera Iberdrola itzuliko da Lezamara. Lehoiek etxean jokatuko dute urteko azken partida 11:00etatik aurrera Rayo Vallecanoren aurka. Madrilgo taldeak Huelvako Sportingen aurka jokatu zuen asteazkenean Vallecasen eta 1-0 irabazi zion Andaluziako taldeari. Garaipen horrek jaitsieratik kanpo utzi ditu Rayoko neskak, 9 punturekin, igandean Eibarren aurka lortutako garaipenarekin batera (3-0). Bestalde, Angel Villacampak zuzentzen duen taldea larrialdiekin iritsiko da hamabigarren jardunaldiko neurketara. Dagoeneko sei partida dira garaipenik lortu gabe, eta taldeak ondo jokatu arren, ez dira emaitzetan gauzatu. Zurigorrien urteko azken norgehiagoka heldu da, eta ikuslerik ez badago ere, neskek urte zail bati amaiera eman nahi diote. Bederatzigarren postuan, 13 punturekin, lehoiek bi garaipen lortu nahi dituzte, lehendabizi Rayoren aurka eta asteartean EDFren aurka Logroñon, sailkapenean gora egiteko eta 2020a zapore onarekin amaitzeko.
Lehen oztopoa, kirolaz kanpo nolabaiteko ezegonkortasun zeharkatzen duen talde bat garaitzea da. Horrek asko esaten du zelaian oso zorrotza den taldeari buruz. Baka asko izan zituen joan den udan, baina jokalari interesgarri asko ditu ere: Bulatovic, Sheila Garcia eta Iris aurrealdean, Andújar defentsan eta Patricia Larque atean. Taldearen helburua maila salbatzea da eta, beraz, etengabeko borroka izango da.
Athleticen eta Rayo Vallecanoren arteko aurrekariei dagokienez, betiko partida bat da emakumezkoen futbolean. Bi taldeek 17 urte daramatzate Lehen Mailan eta 42 aldiz ikusi dute elkar. Ligan, Lezaman, Rayo Vallecanok hiru aldiz irabazi du, lautan berdindu eta bederatzi aldiz galdu du. Talde madriltaren azken lau bisitetan (2019/2020an ez zen jokatu pandemia zela-eta) lehoiek garaipena lortu dute.


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz


Emakuzmekoaren taldearen plangintza otsailaren 21ra arte
Emakumezkoena
Emakuzmekoen lehen taldeak aste berri bat hasi du lehiaketarik gabe asteburuan Primera Iberdrolan