undefined

Etxean urtea ixteko azken partida lehoientzat

Etxean urtea ixteko azken partida lehoientzat

Angel Villacamparen taldeak 2020ko azken partida jokatuko du Lezaman, Rayo Vallecanoren aurka bihar 11.00etatik aurrera.

Datorren larunbatean Primera Iberdrola itzuliko da Lezamara. Lehoiek etxean jokatuko dute urteko azken partida 11:00etatik aurrera Rayo Vallecanoren aurka. Madrilgo taldeak Huelvako Sportingen aurka jokatu zuen asteazkenean Vallecasen eta 1-0 irabazi zion Andaluziako taldeari. Garaipen horrek jaitsieratik kanpo utzi ditu Rayoko neskak, 9 punturekin, igandean Eibarren aurka lortutako garaipenarekin batera (3-0). Bestalde, Angel Villacampak zuzentzen duen taldea larrialdiekin iritsiko da hamabigarren jardunaldiko neurketara. Dagoeneko sei partida dira garaipenik lortu gabe, eta taldeak ondo jokatu arren, ez dira emaitzetan gauzatu. Zurigorrien urteko azken norgehiagoka heldu da, eta ikuslerik ez badago ere, neskek urte zail bati amaiera eman nahi diote. Bederatzigarren postuan, 13 punturekin, lehoiek bi garaipen lortu nahi dituzte, lehendabizi Rayoren aurka eta asteartean EDFren aurka Logroñon, sailkapenean gora egiteko eta 2020a zapore onarekin amaitzeko.

Lehen oztopoa, kirolaz kanpo nolabaiteko ezegonkortasun zeharkatzen duen talde bat garaitzea da. Horrek asko esaten du zelaian oso zorrotza den taldeari buruz. Baka asko izan zituen joan den udan, baina jokalari interesgarri asko ditu ere: Bulatovic, Sheila Garcia eta Iris aurrealdean, Andújar defentsan eta Patricia Larque atean. Taldearen helburua maila salbatzea da eta, beraz, etengabeko borroka izango da.

Athleticen eta Rayo Vallecanoren arteko aurrekariei dagokienez, betiko partida bat da emakumezkoen futbolean. Bi taldeek 17 urte daramatzate Lehen Mailan eta 42 aldiz ikusi dute elkar. Ligan, Lezaman, Rayo Vallecanok hiru aldiz irabazi du, lautan berdindu eta bederatzi aldiz galdu du. Talde madriltaren azken lau bisitetan (2019/2020an ez zen jokatu pandemia zela-eta) lehoiek garaipena lortu dute.