undefined

Gabonetako ordutegi bereziak museoan, jatetxeetan eta dendetan

Gabonetako ordutegi bereziak museoan, jatetxeetan eta dendetan

Athletic Club Museoak, San Mames Jatetxeak, La Campa de los Inglesesek eta denda ofizialek ordutegia aldatuko dute Gabon jaietan

Gabonetako jaiak direla eta, Athletic Clubeko establezimenduek (dendak, jatetxeak eta museoa) ordutegi bereziak izango dituzte 2020. urtearen amaieran eta 2021. urtearen hasieran.

AC Museoari dagokionez, neguko ordutegia asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara duena, eta bere agenda aldatu egingo du, jaiak eta San Mameseko partidak direla eta.

  • Abenduak 24: 10:00etatik 14:00etara.
  • Abenduak 25: itxita.
  • Abenduak 28: (astelehena) 10:00etatik 19:00etara.
  • Abenduaren 31: San Mamesen partida egiteagatik itxita.
  • Urtarrilak 1: itxita.
  • Urtarrilak 3: 16:00etatik 19:00etara zabalik (goizez itxita, ospakizun partiduagatik)
  • Urtarrilak 4: (astelehena) 10:00etatik 19:00etara.
  • Urtarrilak 6: itxita.

San Mames Jatetxea (gaur egun, asteartetik igandera, 13:00etatik 18:00etara irekita), eta La Campa de los Ingleses tabernak (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 19:30era, larunbatetan 10:00etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 19:30era) abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo dira eta abenduaren 24an eta 31n bakarrik bazkariak irekiko dituzte.

Athletic Clubeko denda ofizialei dagokienez, ohiko ordutegiek ere eragina izango dute: San Mamesen, Errekalde Zumarkalean eta Alde Zaharrean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eta CC Max Centerren, 10:00etatik 21:00etara. Honako aldaketak izango dituzte:

  • Abenduak 24:
    San Mames eta Al. Errekalde: 10:00etatik 18:00etara
    Alde Zaharra: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
    CC Max Center: 10:00etatik 18:00etara
  • Abenduak 31:
    San Mames, Al. Errekalde eta Alde Zaharra: 10:00etatik 15:00etara
    Max Center: 10:00etatik 18:00etara