

Athletic Clubeko Estatutuak Aldatzeko Batzordeak galdetegi bat prestatu du, eta bertan bazkideen kezka nagusiak biltzen dira. Joan den irailean egin ziren partaidetza-mahaien emaitza da galdetegi hori, eta aldez aurretik (maiatzean argitaratutako lehen galdetegi digitalean) jardunaldi horietan parte hartzeko prest agertu ziren bazkideekin egin zen.
Inkesta dagoeneko bete daiteke webguneko Bazkideen Txokotik (‘Estatutuen Erreforma’ atala) eta urtarrilaren 31ra arte egongo da indarrean.
Lehen galdeketa digital hartan, guztira, Athletic Clubeko 1.642 bazkidek parte hartu zuten. Batzordeak berriro eskatu die bazkideei galdetegi orokor honetan parte har dezatela, eta, behin ondorioak aztertu eta baloratu ondoren, eta [email protected] helbidera etengabe irekita dagoen postaren bidez jasotzen diren ekarpenak aztertu ondoren, Estatutuak Aldatzeko proposamena idazteko balio izango du. Ondoren, Ezohiko Batzar batean aurkeztu beharko da.
Batzordearen asmoa da erreforma-proposamen bat idaztea, bazkideak gehien kezkatzen dituzten gaiak bilduko dituena, Athletic Clubeko bazkide guztien eta guztientzako proposamena. Horregatik garrantzitsua da galdetegi honetan parte hartzea, posta elektronikoz jasotako ekarpenekin eta bildutako informazioa partekatzeko azken partaidetza-mahaiekin batera, Estatutu berrien azken proposamenaren aurrekoa izango baita.
Batzorde hori 2019ko Batzar Nagusian eratu zen, eta Gorka Cubes eta Josu Arteta (konpromisarioek aukeratuak), Ana Urquijo eta Aner Uriarte (Zuzendaritza-Batzordeak izendatuak) bazkideek osatzen dute. Batzordekide horiek abenduaren 27an egingo dute agerraldia Athletic Cluben 2020ko Ohiko Batzar Nagusian, prozesuan izandako aurrerapenen eta prozesuaren hurrengo urratsen berri emateko.


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean


San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
Kluba
Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da


San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
Kluba
La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du