undefined

Aurre-akordioa Marcelino Garcia Toralekin

Aurre-akordioa Marcelino Garcia Toralekin

Asturiarrak eskarmentu handia du Laligan, 320 partidarekin, horietako azkenak Valentzia CF taldean

Athletic Clubek aurre-akordioa lortu du Marcelino Garcia Toral entrenatzailearekin, gizonezkoen lehen taldearen agintea 2022ko ekainaren 30era arte hartzeko. Orainarte 416 partida zuzendu ditu, 320 ligan, 54 Kopan eta 42 Europan. Villaviciosako entrenatzailearen azkeneko taldea Valentzia CF izan zen, 2018-19 denboraldian Errege Kopa irabazi zuelarik.

Behin kontratua itxita dagoenean, klubak talde teknikoaren egituraren berri emango du. Horrez gain, bere lehen entrenamenduari eta aurkezpen ofizialari buruzko xehetasunak eskeiniko ditu.