undefined

“Derbiek ez dute kontuan hartzen sailkapeneko egoera”

“Derbiek ez dute kontuan hartzen sailkapeneko egoera”

Villacampak Reala osatzen duen “bloke trinkoa” eta lehoiek urte hasiera honetan erabili duten bizitasuna azpimarratu ditu

Angel Villacampak agerraldia egin du Athleticek Zubietan Realaren aurkako derbia bihar jokatzeko ordu gutxi falta direnean, Primera Iberdrolako hamalaugarren jardunaldian. “Gogotsu hasi dugu 2021. urtea. 64 puntu daude jokoan oraindik, 21 partida eta horien bila joango gara. Baikortasunik handienarekin hasteko energia horrekin gatoz”, esan du entrenatzaileak.

Lehoiek urte berria ahalik eta ondoen hastea espero dute. “Garbi gaude. Benetan gaizki pasatu dugu guretzat zaila den egoera honekin. Atzean utzi dugu atal askotan zorigaiztokoa izan den 2020.urtea, eta ziur gaude 2021ean gure bertsiorik onena izango dugula. Jokalari bakoitzari bertsio oso motibatzailea aurkitu diogu entrenamenduko 6 egunetan. Irribarre egiten ikusteak, nola lehiatzen diren, nola entrenatzen duten… lasai egotera bultzatzen gaitu, partida hau noiz iritsiko zain. Gogo handiak ditugu, eta ea hiru puntu horiek eskuratzen ditugun”.

Norgehiagokari eta aurkariari dagokienez, Villacampak badaki derbia ez dela edonolako partida. “Derbiak beti dira bereziak, beti dira hiru puntu baino gehiago eta ez dute kontuan hartzen sailkapenaren egoera. Ea garaipen horiek bideratzen ditugun biharko partidatik hasita eta hortik aurrera gora begiratzen hasiko gara”.

Entrenatzaile zuri-gorriarentzat, Reala “multzo trinkoa da, jokatzeko moduan elkar ezagutzen duten jokalariak dira. Nahikari, Franssi, Nerea Eizaguirre, Barbararen abiadura, oreka ematen duen Maitane, Quiñones edo Nanclares atean… oso jokatzeko modu ezaguna da. Ea protagonistak garen eta aurkariaren atean hobeto asmatzen dugun”.

20 jokalariren deialdia

Villacampak 20 jokalarirekin joango da bihar: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Yulema Corres, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Nerea Nevado.