undefined

Angel Villacamparen agur-gutuna

Angel Villacamparen agur-gutuna

Athleticeko entrenatzaile ohia hitz hauekin agurtu da

Pribilegiatua izan naiz Athleticen entrenatu ahal izateagatik; ametsa izan da hain talde handiko kide izatea. Nahiko nukeen nolabait tituluren batekin edo berdegunean arrakasta handiagoak lortu izana, baina ezin izan dut. Hori bai, badakit dena eman dugula lehen minututik, eta nekez esango digu inork ezer gure profesionaltasunari dagokionez.

Agur guztiak garratzak badira ere, Karrantza Saria irabazi genuenetik gaur egunera arte bizi izan ditugun une on guztien oroitzapenarekin joan nahi nuke. Badakit zati handi bat ilunduta geratzen dela azken jardunaldi hauek direla eta, baina lasaitasuna eta poza ematen dit taldeko jokalari askoren hazkundeaz jakiteak, bereziki gazteenena. Orain, Lezamak duen garrantzia eta balio izugarria bertatik bertara ulertzera iritsi naiz.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot Joseba Agirreri, 2019ko uztailean taldeaz arduratzeko nigan jarri zuen konfiantzagatik, bai eta presidenteari ere, beti izan duen tratu bikainagatik. Jakina, ez naiz ahaztuko nire talde tekniko osoaz eta, batez ere, hainbeste une haiekin partekatu ditudan jokalariez. Azken finean, eskerrik asko Athletic Clubeko familia osoari pandemia egoera honetan, harmailetan bere falta sumatu baitugu.