undefined

Angel Villacamparen ordezkatzea

Angel Villacamparen ordezkatzea

Athletic Clubek emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea ordezkatzea erabaki du, eta bihartik aurrera Iraia Iturregik hartuko du bere lekua

Athleticek denboraldia amaitu arte Angel Villacamparekin zuen kontratua bertan behera uztea eta kargutik kentzea erabaki du.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio Angel Villacampari 2019ko uztailetik erakutsitako esfortzu eta dedikazioagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.

Bihartik aurrera, urtarrilaren 8a, ostirala, Iraia Iturregi – orain arte bigarren taldeko entrenatzailea eta Klubeko historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria (402) –  izango da Athletic Clubeko lehen taldea zuzentzeko arduraduna, 2022ko ekainaren 30era arte.

Bere aurkezpen ofiziala bihar izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan, 12:30ean.