

Primera Iberdrolako hamabosgarren jardunaldian jokatu ahal izango den partidetako bat (bost eguraldi txarragatik eta bi Covid-gatik bertan behera utzita) bihar Lezaman 12:00etatik aurrera jokatuko dena izango da. Hamarkada bat partida ofizialean elkar ikusi gabe egon ondoren, SD Eibarren aurkako derbia itzuliko da. Armaginek Primera Iberdrolara igotzea lortu zuten pasa den urtean eta lehen itzuli ona egiten ari dira. Hamargarren postuan daude kokatuta, lehoiek baino hiru puntu gehiagorekin (gure neskek hamalau dituzte).
Iraia Iturregik zuzenduko duen lehen partida ikuslerik gabeko derbia izango da. Iraiak bi egun baino ez ditu izan neurketa prestatzeko, baina atzo egin zuen aurkezpenean azaldu zuenez, taldeak azarotik daraman dinamika negatiboa aldatzea espero du.
Deialdia, jokatzeko moduan dauden guztiekin
Iraia Iturregik, bere lehen deialdian, jokatzeko prest dauden jokalari guztiak deitu ditu biharko neurketarako. Nekane, gainkarga bat ezker soleoan dela eta ez da deialdian sartu. Horrela, 20 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andere Leguina, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Maria Diaz, Yulema Corres, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Nerea Nevado.


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz


Emakuzmekoaren taldearen plangintza otsailaren 21ra arte
Emakumezkoena
Emakuzmekoen lehen taldeak aste berri bat hasi du lehiaketarik gabe asteburuan Primera Iberdrolan


Indarrak hartzeko etenaldia
Emakumezkoena
Iturregiren lehoiak lehiatu gabe egongo dira bi astez eta Primera Iberdrolaren erritmoa berreskuratuko dute otsaileko azken asteburuan Real Betisen aurka Sevillan


Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria otsailaren 15etik 24ra joango da 2022ko Eurokoparako sailkatzeko bi partida jokatzeko


Porrota Matapiñoneran
Emakumezkoena
Lehoiek puntu baliotsua lortu ahal izan dute Madril CFFren aurka jokatutako bigarren zati on baten ostean, baina Lucia Garciaren gol bat ez da markagailura igo nahiz eta legezkoa izan


Reto Iberdrolako filialen partida atzeratuta
Emakumezkoena
Pampinek zuzentzen duen taldeak eta FC Bartzelona B-k ezin izango dute igandean elkarren aurka jokatu Kataluniako taldean dauden COVID-19 kasu positiboengatik


Madrid CFF, kontuan hartzeko aurkaria
Emakumezkoena
Lehoiek Primera Iberdrolaren talde sendoenetako baten aurka jokatuko dute gaur, 17:00etatik aurrera, Matapiñoneran