undefined

Marcelino, gertutik

Marcelino, gertutik

Athletic Clubeko entrenatzaileak Bilbon bizi izan dituen lehen egunak eta bere alderik pertsonalena errepasatu ditu elkarrizketa honetan

Marcelino Garcia Toral Lezamara iritsi eta astebetera, berarekin eseri gara bere alde pertsonalena ezagutzeko.

Entrenatzaile zuri-gorri berria “ilusioz gainezka” agertu da klub historiko handi honetan hasitako proiektuarekin. “Zintzotasun osoz, zaila da egunen batean Athletic entrenatu dezakezula pentsatzea. Oso pozik gaude gugan jarritako konfiantzagatik eta gure lanarekin itzultzen saiatuko gara”.

Marcelinok Lezamako jokalarien “errotzea” eta “kidetasun sentimendua” azpimarratu ditu: “Futbolaren munduan beti aipatu izan den zerbait da, baina hona iristen zarenean, benetan pentsatzen duzu. Athletic futbolari hauen ilusio handia dela konturatzen zara. Hemen hazten dira, Lezaman, lehen taldearen atetik pasatzen diren arte. Merezi du, zalantzarik gabe, hau probatzea”.

Aulki zuri-gorrian lehen astea osatu ondoren, Athleticeko entrenatzaileak jokalarien batasuna azpimarratu du: “Berehala ikusten duzu nola moldatzen diren euren artean. Talde bakarra da, sendoa, eta Athleticen alde lan egiteko asmo argia duena, bihotzean daramaten klub honen alde dena emango duena. Guk bat egiten dugu sentimendu horrekin, eta haiekin batera saiatuko gara ahalik eta etekin handiena ateratzen zalegoa gu guztiokin harro senti dadin”.

Elkarrizketan zehar, Marcelinok bere aitarekin batera bost urte zituenean kamioian egindako bidaiez, Villaviciosako zelaietan baloiari emandako lehen ostikoez eta Mareon emandako lehen pausoez hitz egin du, “beti futbolarekin lotuta, nire pasioa. Lanbide honetan gozatzen dut, eta jokalariei transmititzen diezuna da sentitzen duzuna”.

Marcelinoren hitzetan, “zalantzarik gabe pasioa da San Mamesen arnasten dena. Hemengo partidak beti izan dira handienetakoak. Pena handia ematen dit zelai honen handitasunaz gozatu ezin izana Athleticen aulkitik harmailak beteta daudela. Une handi hori bizitzearekin amets egiten dut. Ziur iritsiko dela”.