

Marcelino Garcia Toralek lehen taldeko jokalari guztiak eramango ditu Malagara. Espedizioan honako hauek izango dira: Unai Simon, Ezkieta, Herrerín, Morcillo, Nuñez, I. Martinez, Yeray, Vesga, Ibai, I. Williams, Muniain, Cordoba, Berenguer, Dani Garcia, Lekue, Sancet, De Marcos, Kodro, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Balenziaga, Iñigo Vicente eta Vencedor.
Taldea 11:00etan irtengo da Malagaruntz, eta 13:00etan iritsiko da kontzentrazio-hotelera. 17:15etik aurrera, entrenatzaile zuri-gorriak eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa eskainiko dute. Partidaren aurreko azken entrenamendua bihar izango da, 18:00etan, La Rosaledan (lehen 15 minutuak irekiak izango dira komunikabideentzat).


ZOOM I Horrela bizi izan zuten lehoiek finala harmailetatik
Lehen taldea
Athleticeko jokalarien eta teknikarien irudi berriak partida harmailetatik bizitzen


Aldundian kapitainen esker ona eta anbizioa
Kluba
Muniainek, Williamsek, De Marcosek, Balenziagak eta Raul Garciak zalegoari eskerrak eman dizkiote Bizkaiko Foru Aldundian jasotako harreran


Egin zaitez supertxapeldunen kamisetarekin
Kluba
Lehoiek jantzi zuten kamiseta eskuragarri dago jada Athletic Clubeko denda fisikoetan eta online


Harrera Bizkaiko Foru Aldundian
Kluba
Supertxapeldunek anbizio handiz agertu dira Aldundiaren harreran: “Lanean jarraituko dugu titulu gehiago lortzeko”


Harrera Bilboko Udaletxean
Kluba
Juan Mari Aburto alkateak segizio zuri-gorriari harrera egin dio Bilboko Udaletxean, eta Aitor Elizegik “athleticzale guztiei” eskaini die Superkopa


Williams: “Erakutsi dugu talde handia garela”
Lehen taldea
Aurrelari zuri-gorria, partidako jokalaririk onena izendatua, oso pozik agertu zen Superkopako tituluagatik: “Merezitako garaileak gara”


Marcelino: “Meritu ikaragarria dauka”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bigarren titulua eskuratu du XXI. mendean, bi aste eskasetan


SUPERTXAPELDUNAK!!
Lehen taldea
Athletic Clubek hirugarren Superkopa irabazi du partida heroiko bat eginez, FC Bartzelona 2-3 gainditu ondoren Williamsek luzapenean sartutako gol polit bati esker


Atsedenaldia: FC Barcelona 1-1 Athletic Club
Lehen taldea
Griezmannek eta De Marcosek lehen zatiko azken minutuetan sartutako golek airean utzi dute 2021eko Superkopako irabazlea


Hamaikakoak: FC Barcelona-Athletic Club
Lehen taldea
La Cartujan 21:00etatik aurrera jokatuko den Superkopako finalaren hasierako hamaikakoak kontsultatu