undefined

Marcelinok 24 jokalari eramango ditu Malagara

Marcelinok 24 jokalari eramango ditu Malagara

Athleticeko entrenatzaileak Superkopako kontzentraziora eraman ditu lehen taldeko jokalari guztiak

Marcelino Garcia Toralek lehen taldeko jokalari guztiak eramango ditu Malagara. Espedizioan honako hauek izango dira: Unai Simon, Ezkieta, Herrerín, Morcillo, Nuñez, I. Martinez, Yeray, Vesga, Ibai, I. Williams, Muniain, Cordoba, Berenguer, Dani Garcia, Lekue, Sancet, De Marcos, Kodro, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Balenziaga, Iñigo Vicente eta Vencedor.

Taldea 11:00etan irtengo da Malagaruntz, eta 13:00etan iritsiko da kontzentrazio-hotelera. 17:15etik aurrera, entrenatzaile zuri-gorriak eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa eskainiko dute. Partidaren aurreko azken entrenamendua bihar izango da, 18:00etan, La Rosaledan (lehen 15 minutuak irekiak izango dira komunikabideentzat).