undefined

Atsedenaldia: FC Barcelona 1-1 Athletic Club

Atsedenaldia: FC Barcelona 1-1 Athletic Club

Griezmannek eta De Marcosek lehen zatiko azken minutuetan sartutako golek airean utzi dute 2021eko Superkopako irabazlea

Athletic Clubek eta Bartzelonak bana berdindu dute Sevillako La Cartuja estadioan jokatuko den 2021eko Superkopako final handiaren lehen zatian. Lehen berrogei minutuetan ia aukerarik ez izan ondoren (Capak eta Messik egindako bi jaurtiketek bakarrik eduki dute arriskua), atsedenaldira iritsi baino bost minutu lehenago markagailua mugitu da.

40. minutuan, Barçaren kontraeraso bat Griezmannen goleko errematearekin bukatu da, baina zuri-gorrien erreakzioa berehalakoa izan da, Williamsek areara erdiratu du eta De Marcosek ez du hutsik egin.

Bigarren 45 minutuetan erabakiko da Andaluzian jokatzen ari den 2021 Superkopako irabazlea, luzapen posible baten zain, berdinketak jarraitzen badu.

Goazen Athletic!