Williams: "Erakutsi dugu talde handia garela" | Athletic Club
Lehen taldea

Williams: “Erakutsi dugu talde handia garela”

Aurrelari zuri-gorria, partidako jokalaririk onena izendatua, oso pozik agertu zen Superkopako tituluagatik: “Merezitako garaileak gara”

Williams: “Erakutsi dugu talde handia garela”
Williams: “Erakutsi dugu talde handia garela”
2021ko urt. 18a

Iñaki Williams protagonista nagusietako bat izan da 2021eko Superkopako finalean Athletic Clubek Bartzelonaren aurka lortutako garaipenean. Aurrelari zuri-gorriak bere taldearen hirugarren gola lortu du, hots, titulua lortzeko erabakigarriena, eta hortaz, ‘Man of the Match’ (Partidako jokalari onena) izendatu dute bere lan bikainagatik. “Oso pozik nago, baina oraindik ez dut egin berri duguna neureganatu”, aipatu du Williamsek neurketaren osteko prentsaurrekoan. “Erakutsi dugu edozeinen aurka lehiatu gaitezkeela, ez digute hain kolpe-gogorrak menderatu. Pertsonalki ere oso pozik nago. Agertu behar izan dudanean, agertu naiz eta baloia sartu egin da. Egin dudan lan guztiaren saria izan da”.

Aurrelari zuri-gorriak taldeak arrakasta lortzeko egin duen lana azpimarratu du oso zail jarri zen final batean: “Esfortzuak eta nekeak ezin izan gaituzte irabazi. Ez dugu inoiz amore eman. Gure estiloa da, eta elkarrekin borrokatzen garenean oso zaila da guri irabaztea. Erakutsi dugu talde handia garela eta hau athleticzale guztiei eskainia da. Bihotza eta fedea dituzunean dena da posible. Animaliak bezala lan egin dugu eta esfortzuak bere saria izan du. Uste dut Superkopa hau merezita irabazi dugula”.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
2021ko ots. 24a

Zozketa: Raul Garciaren kamiseta

Lehen taldea

Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua

Ikusi gehiago
“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
2021ko ots. 24a

“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”

Lehen taldea

Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du

Ikusi gehiago
Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
2021ko ots. 24a

Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa

Lehen taldea

Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean

Ikusi gehiago
Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
2021ko ots. 24a

Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte

Lehen taldea

Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera

Ikusi gehiago
Berenguer, gol-bolada onean
Berenguer, gol-bolada onean
2021ko ots. 22a

Berenguer, gol-bolada onean

Lehen taldea

Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan

Ikusi gehiago
Laburpena I Athletic Club 1-1 Villarreal CF (LaLiga 24. J)
Laburpena I Athletic Club 1-1 Villarreal CF (LaLiga 24. J)
2021ko ots. 22a

Laburpena I Athletic Club 1-1 Villarreal CF (LaLiga 24. J)

Lehen taldea

Athleticek puntu bat lortu du Katedralean jokatu den Vila-realen aurkako partidan

Ikusi gehiago
Lan plangintza otsailaren 28ra arte
Lan plangintza otsailaren 28ra arte
2021ko ots. 22a

Lan plangintza otsailaren 28ra arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 28ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
“Garaipena merezi izan dugu”
“Garaipena merezi izan dugu”
2021ko ots. 21a

“Garaipena merezi izan dugu”

Lehen taldea

Marcelinok Athleticek Vila-realen aurka bigarren zatian izan duen “nagusitasun argia” azpimarratu du, baina “aukera gehiago izan arren”, garaipenaren gola iritsi ez izana deitoratu du

Ikusi gehiago
Berdinketa Villarrealen aurkako partida parekatuan
Berdinketa Villarrealen aurkako partida parekatuan
2021ko ots. 21a

Berdinketa Villarrealen aurkako partida parekatuan

Lehen taldea

Berenguerrek, taldeko goleatzaile nagusia jada, Gerard Morenoren gola berdindu zuen

Ikusi gehiago
Hamaikakoak: Athletic Club-Villarreal CF
Hamaikakoak: Athletic Club-Villarreal CF
2021ko ots. 21a

Hamaikakoak: Athletic Club-Villarreal CF

Lehen taldea

Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak

Ikusi gehiago