undefined

Kopako bosgarren kanporaketa Alcoyanoren aurka

Kopako bosgarren kanporaketa Alcoyanoren aurka

Athletic lehenengoan bakarrik kanporatua izan zen (1945-46) eta Alacanteko taldea gailendu zuen azken bi aldietan lortu zuen finalera iristea

Bosgarren aldia izango da Athletic Clubek eta CD Alcoyanok elkarren aurka jokatuko dutena Kopako kanporaketa batean, lehenengoa partida bakarrera. El Collaokoek lehoiak kanporatu zituzten lehenengoan, 1945-46 denboraldian. Beste hiruretan, Athleticek aurrera egin zuen. Azken bietan, Alcoyano gainditu ondoren txapelketako finala lortu zuen talde zuri-gorriak.

1945-46 denboraldiko final-zortzirenetako kanporaketa batean hasi zen dena, San Mamesen, 3-3ko emaitzarekin. Alcoyano Lehen Mailan zegoen orduan. Panizoren bi golek eta Iriondoren golak berdintzeko balio izan zuten, Pastor (2) eta Quiscoren golei esker. Pastorrek berak eta Costak 2-0koa egin zuten itzuliko partidan.

1967-68 denboraldian, Athleticek Alcoyano kanporatu zuen final-hamaseirenetan. Argotiaren gol batek 1-0koa jarri zuen San Mamesen eta zuri-gorriek nagusitasunez irabazi zuten itzulikoan (1-4). Txetxu Rojoren hiru golek eta Fidel Uriarteren beste batek Alonsoren golari buelta eman zioten.

1984-85 denboraldian, Clementeren Athleticek Kopako finala galdu zuen Atleticoren aurka, eta zuri-gorriek Alcoyanoren kontra jokatu zuten hirugarren kanporaketan. El Collaon 0-1 irabazi zuten Sarabiaren golarekin, eta itzulikoan 5-0 jipoitu zuten Sarabia beraren eta Argoteren bikoteekin eta Endikaren beste gol batekin.

Azken erreferentzia, Ernesto Valverde aulkian zela, 2014-15 denboraldian jokatu zuen Athleticek Bartzelonaren aurkako finala Camp Noun. Borja Viguera izan zen kanporaketa horretako protagonista. Gol erabakigarria sartu zuen joaneko partidan Francis Ferranen gola berdintzeko. San Mameseko 1-0koak lehoiak sailkatu zituen.

Argazkia: Athletic Club – CD Alcoyano. San Mames, Kopa 2014-15 (@AC Museoa).