Alcoyano VS Athletic Club 2014-12-2 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/16

Alcoyano1 : 1Athletic Club

Francis Ferrón32'
Viguera90'
Laburpen bideoa
Estadioa
El Collao
Herria
Alcoi
Data
02/12/2014
Ordua
20:00
Data eta ordua
2014-12-2 - 20:00

Berdinketa azken unean Kopa hasteko

CD Alcoyanok 1 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek banako berdinketa lortu du CD Alcoyanoren aurka…

2014ko abe. 2a

CD Alcoyanok 1 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek banako berdinketa lortu du CD Alcoyanoren aurka El Collao futbol zelaian. Ferronek aurreratu du etxeko taldea eta Viguerak, luzapenean, gure gola egin du.

Partida giro onean jokatu da eta zati bi arras ezberdinak izan ditu. Lehen zatian Athleticek partidaren kontrola izan du eta Alcoyanok ia espero gabe gola lortu du. Bigarrenean aldiz, Alacantekoek izan dituzte abagunerik garbienak baina zurigorriek gola lortu dute.

Kanporaketa, beraz, San Mamesen erabakiko da abenduaren 18an, baina bitartean erronkak ez zaizkigu faltako. Lehena katedralean bertan, larunbat honetan Cordoba CFren aurka.