

Marcelino Garcia Toralek telematikoki erantzun zien Lezamako prentsa aretotik komunikabideek egindako galderei bihar Getaferen aurka jokatu baino lehen, Ligako 20. jardunaldiko partidan, lehoientzako bigarren itzulia irekiko duena.
Athleticeko entrenatzaileak ez du distrakziorik nahi Bartzelonaren aurkako Superkopa irabazi eta Ibizaren aurkako Errege Kopako 1/16ko partidan aurrera egin ostean: “Orain Ligan bakarrik pentsatu behar dugu. Sailkapenean psotuak igo nahi ditugu, gure ahalmenarekin bat ez datorren egoera batean gaudelako. Partidak irabazi behar ditugu lehiaketa honetan, garaipen hau behar dugu. Badakigu irabazteko dugun beharraz. Hirunaka batu behar dugu. Getaferengan pentsatu eta partida hau irabazi, pausoz pauso”.
Aurkariari buruz galdetuta, prestatzaileak partidaren zailtasuna azpimarratu du: “Oso leku gutzi uzten duen taldea da eta, jokatzeko duen moduagatik, jokoa sortzera behartzen zaitu. Presio handia erabiltzen du, eta defentsa nahiko aurreratutarekin jokatzaen saiatzen da. Galtzen duen edozein aurkariari, jokoan erabaki azkarrak hartzera behartzen du. Getafek nortasun argia du eta badakigu zeri aurre egingo diogun. Oso ondo defendatu behar dugu”.
“Presio handia” egiten duen aurkari baten aurrean joko estiloak izan ditzakeen aldaketen inguruan, Marcelinok esan du bere estiloari eutsiko diotela: “Guk aldaketa txikiak erabiliko ditugu jokoari eta kontzeptuari dagokienez, baina ez gara astero aldatzen joango. Indartsuak garen tokietan, are indartsuagoak izan behar dugu, eta ez hain indartsuak garen tokietan, hobetzen saiatu behar dugu”.



“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean