undefined

Beste astebete Superkopa bisitatzeko

Beste astebete Superkopa bisitatzeko

San Mamesen argazkia ateratzeko txanda guztiak agortu ondoren, epea otsailaren 1etik 6ra luzatuko da, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta

Athletic Clubek epea luzatu du athleticzaleek (oraingoz Bilbon bizi direnek bakarrik, gaur egungo mugikortasun mugengatik) San Mamesen 2021eko Superkopako txapeldunaren garaikurra ikusi ahal izateko.

Aste honetako (asteartetik igandera bitartean) txanda guztiak agortu ondoren (bisitak online erreserbatu behar dira hurrengo estekan), klubak beste astebetez luzatu ditu txandak (otsailaren 1etik larunbatera, bi egunak barne).

Erreserba-baldintza berak mantentzen dira: 15 pertsonako txandak 15 minuturo, ordutegiak 10:00etatik 20:00etara (azken txanda, 19:45ean) eta 4 sarrera (doakoak izango dira) pertsonako.

Edukieraren mugak direla eta, edozein athleticzale ezin bada joan, Athletic Clubek athleticzale guztiei eskatzen die jakinarazi diezaiotela Athletic Club Museoari ([email protected]) sarrera bertan behera uzteko.