undefined

Kenan Kodroren lagapena Real Valladolid taldera

Kenan Kodroren lagapena Real Valladolid taldera

SD Huescaren aurka bere azken gola sartu zuen aurrelariak Pucelan jokatuko du denboraldi amaierara arte

Kenan Kodro Athleticeko jokalariak Real Valladoliden jokatuko du utzita denboraldia amaitu arte. Aurrelariak 27 partida jokatu ditu kamiseta zuri-gorriarekin, eta lau gol sartu ditu, azkena SD Huescaren aurkako garaipenean (2-0).

Jokalaria berehala hasiko da Valladolidekin lanean.