undefined

Ofiziala: apirilak 3, 2019-20 Kopako finalerako data

Ofiziala: apirilak 3, 2019-20 Kopako finalerako data

Partida jokatu baino hilabete lehenago, RFEFk beharrezko bilerak egingo ditu agintariekin, Cartujara jendea joatea komeni den ala ez eztabaidatzeko

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) gaur arratsaldean baieztatu duenez, Athletic Clubek eta Realak apirilaren 3an jokatuko dute Errege Kopako finala, Cartuja estadioan (Sevilla). Hasiera batean 2020ko apirilaren 18an jokatzekoa zen partida, baina COVID-19k martxoan eragindako pandemiak atzeratu egin zuen.

Finala baino hilabete lehenago, Espainiako Futbol Federazioak beharrezko bilerak egingo ditu Kultura eta Kirol Ministerioarekin, Andaluziako Juntarekin eta talde finalistekin, final horretara jendea joatea komeni den ala ez eztabaidatzeko, “betiere osasun-agintariek eta erakundeek pandemiaren unean ezartzen eta aholkatzen dutena errespetatuz”.