

Asier Villalibre komunikabideen aurrean agertu da Athleticek CD Alcoyanoren aurka 1 eta 2 irabazi ostean. Bufaloa, berdinketaren golaren egilea, pozik agertu da taldekako eta banakako errendimenduarekin: “Alcoyano irabazten hasi da eta ez da erraza izan, baina partidari buelta ematen jakin dugu. Hori da garrantzitsuena. Partida oso ona izan da. Aurkaria oso indartsu zegoen fisikoki, baina hasierako jokalariak eta aldaketak ondo egon direla uste dut. Oso pozik nago nire golak taldeari laguntzeko balio izan duelako”.
Gaurko garaipenak Errege Kopako final-laurdenetan egoteko aukera ema die lehoiei. Lehiaketa “zaila” une askotan: “Kopako partidak zailak dira, edozein aurkariri irabaz diezaiokezu edo edozein irabaz diezazuke. Errespetu handiz etorri gara. Partida bakarrera oso zaila da eta sufritzen jakin dugu. Athleticen egiten dakigun zerbait da eta gaur erakutsi dugu”.
Hurrengo kanporaketako aurkariari dagokionez, ’20’-ak aitortu du ez diola axola aurkaria, baina Katedralean jokatzea taldeari “zertxobait gehiago” ematen diola esan du: “Berdin zaigu zein talde tokatzen zaigun, edozeinen aurka irabaziko dugu. Hobe da etxean jokatzea, oso ondo ezagutzen dugu”.



Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Berenguer, gol-bolada onean
Lehen taldea
Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan


Laburpena I Athletic Club 1-1 Villarreal CF (LaLiga 24. J)
Lehen taldea
Athleticek puntu bat lortu du Katedralean jokatu den Vila-realen aurkako partidan