

Gaur goizean, 2022ra arte kontratua berritu ostean, Oscar de Marcosek telematikoki erantzun zien hedabideek egindako galderei, Kopako final-laurdenetako kanporaketan Benito Villamarinen Real Betisen aurka jokatzeko bi egun falta zirenean.
Jokalari arabarra pozik agertu da klubarekiko harremana beste urtebetez luzatu duelako: “Azken asteetan askoz hobeto nago. Kontratua oso azkar sinatu dugu, kluba eta ni ados geundelako hasieratik”. Era berean, Bere ibilbidea Bilbon amaitzeko nahia onartu zuen: “Hemen nire kirol-ibilbidea amaitzea nahiko nuke. Egia da inoiz ezin dela esan, hemen bukatzeko gogoa izan behar baituzu eta klubak amaitzea komeni dela uste behar du”.
De Marcosek onartu du bidea ez dela erraza izan: “Une batzuetan zalantzak izan ditut. 2020an zehar, ia osorik, zalantzak nituen nire azken urtea izango ote zen, min handia nuen eta ez dut futbola luzatu nahi, gozatzen ez badut. Orain ondo nago eta egunerokotasunaz gozatzen ari naiz, galdua nuen zerbait “.
Ostegunean Betisen aurka jokatuko duten kanporaketari dagokionez, “bai ala bai irabazi beharreko partida” dela adierazi du. “Kopa hau zaila da edozein neurketan. Norgehiagoka aurrera ateratzen saiatu behar dugu, kontzentrazioa oso garrantzitsua izango da. Gure planarekin jarraitzen badugu, sailkapenarekin etor gaitezke”.



Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du