undefined

Marcelino: “Pizgarri handiko partida da”

Marcelino: “Pizgarri handiko partida da”

“Talde bizia izan behar dugu, bertikala eta kontraerasoa erabili behar dugu, Valentziak esfortzu handia eskatuko digun taldea da”, esan du Athleticeko entrenatzaileak

Marcelino Garcia Toralek Valentziaren aurkako partidaren atarikoa aztertu du San Mamesen. Entrenatzaileak uste du taldeak ez duela mentalki Ligaren eta Koparen artean jokatzeko ahalegina igarriko: “Lehiaketa bakoitza bereizi behar da. Zaila da, baina egutegiak hala eskatzen du. Hobe da egoera honetan egotea. Errefortzu mentala izan da Betis kanporatzea. Norbaitek pasatzea merezi izan bazuen, Athletic izan zen. Moralez oso ondo gaude. Aldaketa batzuk egingo ditugu irabazteko, oso egoera onean jarriko gintuzke. Pizgarri handiko partida da”.

Athletic entrenatzen duen lehen aldia da Valentziaren aurka. “Niretzat partida ezberdina da. Valentzia, zaleak, jokalariak… Athleticeko entrenatzailea naiz, Valentzia historia da, oso polita eta ahaztezina”, esan du. “Talde bizia eta bertikala izan behar dugu, eta kontraerasoa erabili, ahalik eta esfortzu handiena eskatuko digun taldea da”, adierazi du.

“Fisikoki ahalik eta ondoen eusten saiatuko gara. Orainari begiratu behar zaio, hau da, partida honi. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira “, azpimarratu du Marcelinok, eta baztertu egin du Bilbao Athleticeko jokalaririk erabiltzea erasoa indartzeko, Urritxen jokatu baitu zelai astun batean. “Ezin dugu beldurrarekin jokatu, kargak aztertzen ditugu. Ez dugu arriskurik nahi”, azpimarratu du. “Zalantzarik gabe, taldea lehiakorra da eta harro sentiarazten gaitu”, gaineratu du.