

Iraia Iturregik agerraldia egin du gaur goizean Lezaman, bihar Athletic Clubek eta RCD Espanyolek Primera Iberdrolako hemeretzigarren jardunaldian jokatuko duten partidaren bezperan. Entrenatzaileak filialeko lau jokalari eramango ditu, COVID-19agatik positibo eman ostean, taldearen erdia 10 egunez geldirik egon behar izan duen talde bat indartzeko. Hala ere, Iturregi pozik dago egindako lanarekin.
“Lau entrenamendu izan ditugu talde osoarekin lan egin ahal izateko. Ez da erraza, ezta atsegina ere, jokalariak etxean egon behar izatea irten ezinik, ahalik eta ondoen eraman dugu. Argi dago berez denboraldi desberdina izaten ari dela. Bidean sortzen diren egoera eta oztopoetara egokitzen joan behar dugu “
Aurkariari dagokionez, Iturregik badaki RCD Espanyolek puntuak lortu dituztela azken asteetan eta moralez gainezka etorriko direla. “Konfiantza osoz etorriko dira Lezamara. Partidaren kontrola izaten eta jokoaren momentu ezberdinetan min egiten saiatuko gara “. Gainera, talde indartsua dela joko zuzenean adierazi du Loiutarrak, arriskutsua geldikako jokaldietan eta trantsizio azkarretan.
“Goi mailako talde batean lehentasuna irabaztea da. Txipa aldatu egiten da filialean edo lehen taldean zaudenean. Ez da gauza bera partida bat sentsazio txarrekin galtzea edo berdintzea. Badakit zaila dela. Taldea ondo ari da entrenatzen, aukerak izaten ari da, gehiago iristen ari gara aurkariaren atera eta ez da garaipenik lortzen. Baina hori da jarraitu beharreko bidea. Ez naiz soilik sentsazioez ari, datu estatistikoek ere sentsazio horiek indartzen dituzte. Garaipena da garrantzitsuena, noski, baina nik uste dut garaipena hobekuntza horrekin iritsiko dela “, esan du Iraiak.
Deialdia filialeko lau jokalarirekin
Iturregik ezin izango ditu Moraza, Jone Ibañez, Erika Vazquez eta Ane Azkona zelairatu. Biharko partidarako 20 jokalari izango ditu: Andrea de la Nava, Andere Leguina, Andrea Sierra, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Díez, María Díaz, Yulema Corres, Marta Unzué, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucía García, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado, Irene Oguiza eta Paula Arana.



Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz