undefined

Fernando Elguea jokalari ohia zendu da

Fernando Elguea jokalari ohia zendu da

Athletic Clubeko jokalaria izan zen 1956-57 denboraldian eta Beteranoen Elkarteko diruzaina izan zen hiru hamarkada baino gehiagoz

Fernando Elguea Athleticeko jokalari ohia hil da gaur, 84 urte zituela. Atzelari durangarrak kamiseta zuri-gorria jantzi zuen hiru partidatan (ligako bi, Bartzelona eta Realaren aurka, eta Kopako bat Espanyolen aurka) 1956-57 denboraldian.

Elguea Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun Kopako finala irabazi zuen “Los Once Aldeanos”-en taldean zegoen, baina denboraldi horretan Alavesen jokatzen amaitu zuen. Bigarren Mailan Ceutan eta Coruñako Deportivon ere jokatu zuen.

Athleticen egin zuen lana ez zen hor amaitu. Fernando Elguea oso pertsona aktiboa izan zen Beteranoen Elkartean, eta hiru hamarkada baino gehiago eman ditu diruzain lanetan.

Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une latz hauetan. Athletic Clubek jakinarazi nahi du gure jokalariek besoko beltza eramango dutela gaur Valentziaren aurkako partidan.