

Primera Iberdrolaren egutegiak, hasiera batean, hiru asteko geldialdia ezarri zuen otsailean. Horrela, asteazkenean Madrid CFFren aurka galdu zuen emakumezkoen lehen taldeak ez zuen Ligako partidarik izango martxoaren 7ra arte. Azkenik, eta partidak atzeratuta daudenez, geldialdia laburragoa izango da Iraia Iturregiren taldearentzat; izan ere, otsailaren 27an, larunbatean, Sevillan, atzeratutako 19. jardunaldia jokatuko dute. Beraz, lehiaketarik gabeko bi aste izango dira indarrak hartzeko eta bigarren itzuli on bat egiteko asmoekin.
Real Betis eta FC Bartzelonaren aurka jokatutako bi norgehiagokez gain, oraindik 14 jardunaldi geratzen dira aurretik. Ekainaren amaierara arte ez dira jakingo Reto Iberdrolara jaitsiko diren lau taldeak eta Women ‘s Champions Leagueko hiru sailkatuak. Athletic Clubek 18 puntu ditu eta hamaikagarren postuan dago, erregularra izan behar du.
Hurrengo aurkariak, zuzenak
Horretarako, Rayo Vallecano (Madrilen), Sporting Huelva (Lezaman) eta Valentzia (Lezaman) bezalako taldeen aurkako egutegia izango du martxoan. Martxoa iritsi baino lehen, Felipe del Vallen jokatuko dute Betisen aurka otsailaren 27an. Garrantzi handiko lau partida izango dituzte lehoiek gaur hasten den bi asteko geldialdia amaitu ostean. Denboraldiko fase nahitaezko honetan, Erika Vazquez eta Ane Azkona jokatzeko moduan izango dira.
Bestalde, Lucia Garciak ez du atsedenaldirik izango. Espainiako selekzioak otsailaren 15etik 24ra deitu du 2022ko Ingalaterrako Eurokopara sailkatzeko bi partida jokatzeko.


Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
Emakumezkoena
20 urteko erdilaria lehen jokalaria da Iraia Iturregiren eskutik debutatu egin duena


Euskal Selekzioaren deialdia
Emakumezkoena
Iñigo Juaristik 11 lehoi deitu ditu asteburu honetan Zubietan Basque Country International Football Cup txapelketa, hiruren arteko norgehiagoka, jokatzeko


Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
Emakumezkoena
Iturregiren taldea ez da Primera Iberdrolan lehiatuko selekzioen geldialdia dela eta, eta Pampinen taldeak atsedena izango du Reton


Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek, Santa Teresari irabazi eta taulan airea hartu ondoren, atsedena izango dute asteburuan Primera Iberdrolan.


Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
Emakumezkoena
Lehoiek 2-1 irabazi diote Extremadurako taldeari Vanesa Gimberten bi golei esker


AUDIO LIVE: Athletic Club – Santa Teresa (25. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Lezamatik Athletic Club eta Santa Teresaren arteko Primera Iberdrolako (25. jardunaldia) partidaren zuzeneko kontaketa (audioa) 11:30etik aurrera


Athletic Club-Santa Teresa partidaren buletina deskargatu
Emakumezkoena
Disfruta del habitual boletín de los partidos en Lezama con todos los contenidos previos al encuentro


“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 21 jokalari deitu ditu bihar Santa Teresa Badajozen aurka jokatuko duen partidarako


Beste aurkari zuzen baten bisita Lezaman
Emakumezkoena
Bihar lehoien apirileko lehen aurkaria izango den Badajozko Santa Teresak ez du inoiz punturik lortu Lezaman


Nekane Diezen mediku txostena
Emakumezkoena
Aurrelariak ezin izan zuen UDG Teneriferen aurka parte hartu, eta igande honetan Santa Teresaren aurka ezingo du jokatu arazo muskular bat duelako