undefined

Groget taldearen bisita berria

Groget taldearen bisita berria

San Mamesen oroimenerako uneak utzi zituzten Athleticen eta Vila-realen arteko neurketa batzuk errepasatu ditugu

Athleticek Vila-real CF hartuko du igande honetan 21:00etatik aurrera. Lehoiek zortzi garaipen, sei berdinketa eta sei porrot lortu dituzte Katedralean Ligan 1998-99 denboralditik aurrera jokatu diren hogei norgehiagoketan. Hurrengo lerroetan memoria zuri-gorrian gogoratzeko uneak utzitako batzuk errepasatu ditugu.

Vila-realek San Mamesera Ligan egin zuen lehen bisita ofiziala 1999ko maiatzaren 16an izan zen, baina bi denboraldi lehenago lehoien aldeko Kopako kanporaketa jokatu zuten (0-1 Madrigalen eta 2-2 San Mamesen). Castelloko taldeak, Jose Antonio Iruleguiren gidaritzapean, Luis Fernandezek zuzendutako Athletic Cluben aurka neurtu zituen indarrak, talde zuri-gorriaren garaipenarekin (2-0). Julen Guerrero eta Santi Ezquerro izan ziren arratsalde hartako golegileak.

Minutu bateko isilunea Zarraren oroimenean

15 urte dira Telmo Zarra golegile zuri-gorri mitikoa hil zela. Historia Zuri-gorriaren golegile nagusiaren heriotza, 85 urte zituela, 2005-06 denboraldiko Athletic-Vila-real baino hiru egun lehenago izan zen, eta bi taldeen arteko norgehiagoka minutu bateko isilune hunkigarriarekin hasi zen, Katedrala aurrelari zuri-gorriaren oroimenez.

Hurrengo hamarkadan, 2014-15 denboraldian, San Mamesek lau goleko aldeko garaipenaz gain, Andoni Iraolaren agurra ere ikusi zuen, Klubaren historian partida gehien jokatu dituen laugarren lehoia (510 partida). Lateralak hamabi denboraldiko kirol-ibilbidea amaitu zuen jokalari zuri-gorri gisa, hogeita hamazortzi gol sartu ostean. Azkena, hain zuzen ere, arratsalde horretan bertan izan zen, LaLiga 2014-15 amaitu zen partidan.

Azken partida zaleekin Katedralean

Athletic-Vila-real azken partida 2020ko martxoaren 1ean jokatu zen, eta orain arte San Mamesen zaleak harmailetan zirela jokatu den azken partida izan da, COVID-19ren munduko pandemia dela eta. Raul Garciaren golari esker lortutako garaipenak bolada txarra etetea ekarri zuen: hamar neurketa jarraian egin zituen Athleticek irabazi gabe. Gainera, Katedraleko futbol arratsalde hartan, zale zuri-gorriek Jose Angel Iribar atezain zuri-gorri mitikoaren 77. urtebetetzea ospatu zuten. Zelaiko bideomarkadoreen bidez klip hunkigarri honekin eman zen horren berri.