Athletic Club - Villarreal CF
Jardunaldia 38
Liga

Athletic Club - Villarreal CF

Athletic Club
Athletic Club
40
Villarreal CF
Villarreal CF
  • 24' Aduriz (p.)
  • 27' Iraola
  • 35' Beñat
  • 60' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

UEFAra eta agur hunkigarria Iraolari

Athletic Clubek 4 Vila-real CF-k 0 Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Vila-real CF taldeari. Adurizek…

Athletic Club

Athletic Clubek 4 Vila-real CF-k 0

Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Vila-real CF taldeari. Adurizek (2) Iraolak eta Beñatek egin dituzte golak. Liga amaitu da 55 punturekin, 36 bigarren itzulian, eta gure taldeak aukera izango du 2015-2016 denboraldian europar lehiaketa bat jokatzeko, UEFA Europa League hain zuzen ere, Kopako finala oraindik jokatu gabe.

Norgehiagokak une hunkigarri asko izan du, ia guztiak Andoni Iraolaren agurrarekin loturik. Hamabosgarren minutuan, gola egin ondoren eta aldaketaren unean zaleek ibilbide oparoa eskertu diote. Partida ostean omenaldia izugarria izan da eta finalari begira motorrak berotzeko abagunea ere heldu da prestatu den bideoarekin.

Orain astebete baino ez da falta Kopako finalerako. Denok batera.