undefined

Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin

Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin

Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean

Athletic Clubek eta gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztiek 2020-2021 denboraldirako ordainsaria jaistea adostu dute, pandemiaren ondorioak arintzeko.

Akordioaren arabera, denboraldi honetan lehen taldeko kideek kobratu beharreko zenbatekoak % 8,43 murriztuko dira, eta % 10,26ra iritsi ahal izango da, gerta litezkeen inguruabar aldagarri jakin batzuen arabera.

Jokalariek emandako aurrerapausoa, bigarrena hamar hilabete baino gutxiagoan, erakundearekiko eta bazkideekiko erantzukizun eta konpromiso ariketa bat da, eta Klubak publikoki adierazi eta eskertu nahi du hori.