"Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto" | Athletic Club
Lehen taldea

“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”

Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du

“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
2021ko ots. 24a

Raul Garcia pozik agertu da gaur eguerdian Lezaman egindako agerraldian, Athleticekin duen kontratua urte bat gehiago luzatu eta gero. Nafarrak, “urteak aurrera doazela” jakitun, bi aldeek akordioa lortzeko zuten nahia erabatekoa izan dela gogoratu du: “Denok nahi genuen gauza bera. Kontratu honek, berriz ere nigan konfiantza duen eta nire izaera eta lan egiteko modua ulertzen duen Klub batean jarraitzea dakar, eta hori da saririk handiena. Nire ustez, Klubak konfiantza eta segurtasuna du nigan eta nire aldetik, nire esku dagoen guztia egiten ari naiz. Lasai nago eta eguneroko lanaz arduratzen naiz, hori baita nire kirol-ibilbidean aurrera egitea eragin didana”.

Elkarrekiko “konfiantzak” eta egunerokotasunari aurre egiteko “ilusioak” eragindako akordioa izan da berritze hau: “Altxatzen eta Lezamara etortzen naizen egun bakoitza lehenengoa izango balitz bezalakoa da. Egun bakoitza egun berri bat dela dirudi beti, eta ilusio handia da niretzat. Esperientziak bizi eta sentitu arren, zerbait desberdina  balitz bezala sentitzen ditut beti, nahiz eta hauek errepikatu. Hori da nire lanari lotuta egotera eramaten nauena. Hemen edonori aurpegira begiratu eta hitz egin diezaiokedala sentitzen dut. Ezagutzen nauenak badaki nire lana ia 24 orduz egiten dudala. Ahal dudan guztia eskaintzen diot, beharrezkoa dela uste dudalako eta gustatzen zaidalako”.

238 partidatan kamiseta zuri-gorria defendatu ondoren, eta Ligan partida asko jokatu ondoren, Raul Garcia partida gehien jokatu dituzten jokalarien artean dago gaur egingo liga txapelketan, eta horrek motibatu egiten du nafarra eta “erronka” gisa du. Marka hori handitu ahal izatea du buruan: “Erronkak bakoitzak jartzen dizkio bere buruari. Zenbat eta zailagoak izan, orduan eta hobeto. Ligan partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrenda horretan sartu ahal izateak ilusioa egiten dit, maila emateko gai izatea, jokatzeko gai izatea. Nagoen mailan jarraitzeko aukera emango didaten bi urte izatea nahiko nuke. Zorionez, profesional handiak ditugu ondoan esparru guztietan, helburu hori lortzeko aukera ematen digutenak, fisikoki ahalik eta ondoen egoteko. Oso ondo nago, gozatzeko eta nire kirol-ibilbidea ahalik eta gehien luzatzeko gogoz”.

Athletic bizitzen ari den trantsizioagatik eta lehoi gazteak pixkanaka sartzen ari direla ikusita eta horren inguruan galdetu eta gero, 22 zenbakiak esan du “pozik” dagoela horregatik eta hauei zelai barruan edo kanpoan lagundu ahal izateagatik: “Argi dago garrantzitsuena jokatzeko mailan egotea dela, baina barruan gaudenok badakigu laguntzen jakitea zein garrantzitsua den. Une batzuetan ez duzu jokatzen eta denei berdin lagundu behar zaie. Pozik nago gazteak sartzen direlako eta lehiakortasuna lortzen hasi direlako”.

 

 

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
2021ko api. 10a

Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves

Lehen taldea

Kontsulta itzazu San Mamesen 16:15etik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak

Ikusi gehiago
Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
2021ko api. 10a

Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu

Lehen taldea

Gozatu San Mameseko partidetarako dugun buletin digital berriaz, partidaren aurreko eduki guztiekin

Ikusi gehiago
Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
2021ko api. 9a

Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”

Lehen taldea

Entrenatzaile zuri-gorria “pozik” agertu da taldearen erreakzioarekin, “lehiakorrak egiten gaituzten zenbait alde” berreskuratu ostean

Ikusi gehiago
Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
2021ko api. 9a

Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak

Lehen taldea

Bi jokalariak deialditik kanpo geratu dira dituzten lesioengatik

Ikusi gehiago
Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
2021ko api. 9a

Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)

Lehen taldea

Marcelinok 21 jokalari deitu ditu bihar Alavesen aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako

Ikusi gehiago
Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
2021ko api. 9a

Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa

Lehen taldea

Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zurigorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic Club – Deportivo Alaves neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
%30eko deskontuak New Balance produktuetan
%30eko deskontuak New Balance produktuetan
2021ko api. 9a

%30eko deskontuak New Balance produktuetan

Lehen taldea

Athletic Clubeko dendek 2020-21 denboraldiko entrenamendu bilduma ofizialeko produktuen prezioa jaitsiko dute gaurtik aurrera

Ikusi gehiago
Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
2021ko api. 8a

Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena

Lehen taldea

Lehenengo biek giharretako arazoak dituzte eta Peru Nolakoain kirofanotik pasako da

Ikusi gehiago
Oier Zarragaren mediku txostena
Oier Zarragaren mediku txostena
2021ko api. 8a

Oier Zarragaren mediku txostena

Lehen taldea

Jokalariari ebakuntza egin diote eta belauneko lesioa sendatzen hasi da

Ikusi gehiago
“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”
“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”
2021ko api. 7a

“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”

Lehen taldea

Marcelino pozik agertu da, finala jokatu eta lau egunera, taldeak emandako erantzunarekin: “Ez zen erraza partida hau jokatzea, ondo erantzun dugu”

Ikusi gehiago