undefined

Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean

Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean

Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian

Urtarrilaren 31n atzeratutako partida, ligako 18. jardunaldiko neurketa, talde zuri-gorrian COVID-19 kasu positibo batengatik, gaur arratsaldean Felipe del Valle futbol zelaian jokatuko dute Betisek eta Athleticek. Horrela, bi astez Primera Iberdrola txapelketan lehiatu gabe egon ostean, lehoiak Sevillara joan dira Real Betisen kontra hiru puntuak lortzeko asmoz. Talde zuri-gorriak ez du inoiz jokatu aurten Betisek etxeko norgehiagokak jokatzeko erabiltzen duen zelaian.

Orain arte Klubeko Kirol Hirian ospatu izan ditu bere neurketak. Belar artifizialeko Luis del Solen, ligako lau norgehiagoka eta Erreginaren Kopako bat jokatu dira elkarren artean, guztiek komunean faktore bat dute; Athleticek ez du inoiz galdu. Gaur beste zelai bat ezagutuko dute gure lehoiek, kasu honetan belar naturalekoa. Felipe del Valle Sevillako San José de la Rinconada herrian dagoen udal zelai bat da, Sevilla hiriburutik 15 kilometrora.

Betis, jaitsierako postuetan

Agertokia edozein dela ere, zuri-gorriek aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute. Andaluziarrak, Athleticen bezala, entrenatzailez aldatu zuten emaitza hobeen bila. Jaitsiera postuetan daude azken-aurreko postuan 13 punturekin. Juan Carlos Amoros (Cherubino ordezkatu zuen urtarrilaren 15ean) eta Iraia Iturregi hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira. Lehoiak hamabigarrenak dira 18 punturekin eta martxoan aurkari paretsuak izango dituzte aurkari.

Lezaman jokatutako joaneko partida, 3. jardunaldian, berdinketarekinn amaitu zen (2-2). Altuvek 92. minutuan garaipena kendu zien lehoiei Angela Sosa andaluziarrentzat ere gola sartu zuen norgehiagokan. Athleticen aldetik, Maria Diaz, ezkerrez egindako jaurtiketa bikain batekin, eta Lucia Garcia izan ziren golegileak.