undefined

2021eko hirugarren finalaren bila

2021eko hirugarren finalaren bila

Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)

Athleticek ona egin behar du ostegun honetan Valentzian 2021eko Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan lortutako banakoa apirilaren 17ko La Cartujako finalera sailkatu nahi badu. Bigarren finala izango litzateke 15 eguneko epean, hilaren 3an Realaren aurka (2019-20 Kopa) ziur jokatu duenaren ostean. Lehoiek urtarrilean jokatu zuten urteko lehen finala, Cartujan, FC Bartzelonaren aurka garaipena lortuz 2021eko Superkopan.

Beraz, Levanteri irabaziz gero, Athleticek hiru final kateatuko lituzke dagoeneko titulu bat lortu duen denboraldi batean, eta beste biren hautagai izango litzateke, Kopan biak. Bi final horiek, Bartzelonari Superkopan irabazi ziona bezala, La Cartujan izango dira, Sevillan.

Aurrekari onak finalerdietan

Athleticek aurrera atera ditu jokatu dituen azken sei finalerdiak: Kopako lau (2009, 2012, 2015 eta 2020), Europa Leagueko bat (2012) eta Superkopako bat (2021).

Lehenengoak mugarri garrantzitsua ezarri zuen Athleticen azken urteetako historian, lehoiei final baterako txartela eman baitzien 24 urte geroago. Joaquin Caparrosek zuzentzen zuen taldeak hasierako porrota irauli zuen San Mamesen 3-0 irabazita Sevillaren aurka.

Hitzordu historiko horren ostean, talde zuri-gorria maiz izan da KO txapelketako finalerdietan. Lehoiek Mirandes Kopako finaletik kanpo utzi zuten 2012an, Anduvan 1-2 eta San Mamesen 6-2 irabazita, eta gauza bera egin zuten Espanyolen aurka 2015ean, Cornellan 0-2ko emaitzarekin joaneko partidako berdinketa gaindituta (1-1 San Mamesen). Iaz, Athleticek Granada kanporatu zuen finalerdietan, San Mameseko 1-0ekoari eutsiz Los Carmenseko 2-1koarekin.

Txapelketa europarrean, lehoiek Sporting Lisboa kanporatu zuten 2012an, joaneko partidako emaitza kaskarra San Mameseniraulita (2-1 Lisboan, 3-1 Bilbon). Azkenik, finalerdi arrakastatsu baten kasu berriena iragan urtarrilekoa dugu, Athleticek Real Madrili partida bakarrera irabazi zionean (2-1), Superkopako ‘Final Four’ ean.