Lehen taldea |
Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Athletic Clubeko espedizioa kontzentrazio-hotelean dago dagoeneko, emozioz beteriko goiz baten ostean
Gaur gauean, 21:00etatik aurrera, Athletic Clubek Levante UD izango du aurkari Ciutat de Valencian, 2020-21 Kopako finalean txartel bat eskuratzeko. Lehoiak Valentzian daude jada, emozio handiko goiz bat bizi izan ostean.
Lehenik eta behin, jokalariek txikienen berotasuna sentitu dute, Zamudioko eta Lezamako Eskoletako gazteak Lezamara hurbildu direnean. Era berean, zale batzuk ere indarrak eman diete jokalariei Loiura bidean.
Behin Valentzian, jokalariak hotelera joan dira eta atseden hartzen daude gaurko partidarako.