

Marcelino Garcia Toralek LaLigako 26. jardunaldiko partidaren atarian hedabideek helarazi zizkioten galderei erantzun zien. Lehoiek Katedralean Granada taldearen aurka jokatuko dute bihar, igandean, 21:00etatik aurrera.
Biharko aurkariari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak partidaren zailtasuna azpimarratu du: “Zaila izango da. Granadak joko zuzena erabiltzen du, aurkarientzat oso deserosoa, kontreraso ona dute eta arrisku handia eskaintzen duen erasoko estrategia. Gauzak oso zail jarriko dizkigute. Indar fisikoaren ikuspuntutik jipoi garrantzitsu batetik gatoz, partidaren aurretikoak dakarren neke mentalaz eta Kopako partida horretako lehiaz gain, baina irabazteko asmo bakarrez aurre egin behar diogu”.
Entrenatzailea zuri-gorriak badaki taldea garaipen garrantzitsu batetik datorrela, eta argi utzi du bere helburua biharko norgehiagokan eta garaipenean arreta jartzea dela: “Euforiak ahultzen duela eta kritika indartzen dela, hori diote, lehiatzeko gogo-aldarte eta aktibazio egokia bilatzen saiatuko gara, zoriontasun- eta euforia-sentsazio zoragarriak bizitzen ari gara, baina lehiaketa bat eta bestea bereizten ere jakin behar dugu. Irabazteko lanean jarraitu behar da, eta hori da zelai batera lehiatzera ateratzen garen bakoitzean egin beharrekoa. Granada hiru puntura dago, bihar irabazten badugu, sailkapenean gora egingo dugu. Hori da gure helburua”.
Marcelinok taldearen exijentzia fisikoari buruz hitz egin du hainbeste partida eta lan saio jarraian izanda: “Gu beti saiatzen gara logika aplikatzen, baina beti anbizioaren bidea markatuz, anbizio onarena, hobeak izaten saiatzea eta partida bakoitza irabazi nahi izatea. Orain une onean gaude, finkatzen joan behar dugu eta bide garaile horretara eramaten zaituzten gakoak gogoratu behar ditugu. Euforian denbora batez bizi zaitezke, baina apaltasuna, errespetua, praktika eta arrakasta hori lortzera eraman zaituenaren oroitzapena dira galdu behar ez duzuna. Guztiok helduak, kontzienteak eta etengabeak izan behar dugu geure buruarekiko ahaleginean, lanean eta exijentzian”.



Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 16:15etik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mameseko partidetarako dugun buletin digital berriaz, partidaren aurreko eduki guztiekin


Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorria “pozik” agertu da taldearen erreakzioarekin, “lehiakorrak egiten gaituzten zenbait alde” berreskuratu ostean


Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
Lehen taldea
Bi jokalariak deialditik kanpo geratu dira dituzten lesioengatik


Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 21 jokalari deitu ditu bihar Alavesen aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zurigorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic Club – Deportivo Alaves neurketaren aurretik


%30eko deskontuak New Balance produktuetan
Lehen taldea
Athletic Clubeko dendek 2020-21 denboraldiko entrenamendu bilduma ofizialeko produktuen prezioa jaitsiko dute gaurtik aurrera


Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
Lehen taldea
Lehenengo biek giharretako arazoak dituzte eta Peru Nolakoain kirofanotik pasako da


Oier Zarragaren mediku txostena
Lehen taldea
Jokalariari ebakuntza egin diote eta belauneko lesioa sendatzen hasi da


“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”
Lehen taldea
Marcelino pozik agertu da, finala jokatu eta lau egunera, taldeak emandako erantzunarekin: “Ez zen erraza partida hau jokatzea, ondo erantzun dugu”