undefined

Lehoiak, lehoi azken unera arte

Lehoiak, lehoi azken unera arte

Zurigorriek hamasei gol sartu dituzte neurketen 75. minututik aurrera, horietako hamarrek partidaren zeinua aldatu dute

Athleticek ez du inoiz amore ematen, eta denboraldi honetako zenbakiek hala erakusten dute. Azken minutura arteko ahalegina eta lana, taldearen bereizgarria, agerian geratu dira lehoiek denboraldian zehar 75. minututik aurrera sartu dituzten hamasei* goletan (*Kopako eta Superkopako luzapenak kontuan hartu gabe). Gainera, norgehiagoken azken zatian lortutako 16 tanto horietatik 10ek eragin zuzena izan dute emaitzan: seik Athleticen garaipena ekarri dute eta lauk puntu bat lortu dute.

Unai Lopezek ireki zuen gol zerrenda Ligako hirugarren jardunaldian. Partidako 87. minutuan egindako golari esker, erdilariak urteko lehen garaipena eman zien lehoiei Eibarren aurka.

Williamsek Ligako bigarren garaipena ziurtatu zuen Levanteri 0-2 irabazita 79. minutuan, eta Munianek eta Sancetek Sevillaren aurkako partida irauli zuten 76. eta 86. minutuetan. ‘9 ‘zurigorrik aldea murriztu zuen Jose Zorrillan 86. minutuan, baina Athleticek azken txanpan egindako lana ez zen nahikoa izan Valladoliden aurkako porrota saihesteko.

13. jardunaldian, Raul Garciak penaltiz sareratu zuen Valentziaren aurka partida amaitzeko 12 minutu falta zirenean. Manu Vallejok berdinketaren gola egin zuen azken minutuetan, eta puntu bakarra lortu zuten lehoiek.

Kenan Kodro izan zen Huescak San Mamesera egin zuen bisitaren pizgarria: 65. minutuan zelairatu zen eta 81.ean penaltia egin zioten. Kodro berak sartu zuen. Luzapenean, Nuñezek 2-0ekoa sartu zuen 91. minutuan.

Marcelinok Athleticen agindupean jokatu zuen lehen partidan, Bartzelonaren aurka Laligan, Iker Muniainek emozioa mantendu zuen bukaerara arte, 90. minutuan 2-3koa sartuz, baina lehoiek ez zuten punturik lortu.

Urtarrila iritsi zen, eta berarekin batera Superkopa eta lehoien Kopako estreinaldia. Villalibrek luzapena behartu zuen 90. minutuan Barçaren aurka, eta Williamsek 2021eko Superkopako titulua eman zien.

Can Missesen (Eivissa) jokatutako partidan, Nuñezek final-zortzirenetarako txartela eman zion Athletici (91 ‘). Hurrengo partidan, ligan Getaferen aurka San Mamesen, Marcelinoren mutilek gustura jipoitu zuten, eta De Marcosek eta Berenguerrek laugarren esta bosgarren golak sartu zituzten 75.ean eta 82.ean.

Williamsek, 78. minutuan, Alcoyanoren aurka lehoiak sailkatu zituen. aul Garciak burukada ahaztezinarekin Benito Villamarinen, 94. minutuan, Betisen aurkako berdinketa eta luzapena behartzeko, Athletic sartu zuten Kopako finalerdietan.

Zerrenda itxi zuen Alex Berenguerrek 26. jardunaldian Granadaren aurka sartutako golarekin, ezkerkada indartsu batekin 91.ean behin betiko 2-1ekoa lortu baitzuen San Mamesen.

Bonus: zarpazos en la prórroga

Cerrando la lista se encuentra el gol Álex Berenguer en la jornada 26 ante el Granada, que con un potente zurdazo selló el 2 a 1 definitivo en San Mamés en el 91’.

Luzapenean:

Williamsek Superkopako finalean eta Berenguerrek Kopako finalerdian sartutako golek Marcelinoren mutilen gogortasunaren erakusle dira. Bi gol hoiek eragin zuzena izan zuten denboraldi honetako lorpen garrantzitsuenetako bitan: Superkopa lortzea eta 2020-21eko Kopako finalera sailkatzea.

Golen zerrenda 75. minututik aurrera (Temp. 2020-21)

  • Unai López – SD Eibar 1-2 Athletic Club (3.J LaLiga, 87′)
  • Williams – Athletic Club 2-0 Levante UD (6.J LaLiga, 79′)
  • Muniain – Athletic Club 2-1 Sevilla FC (8.J LaLiga, 79′)
  • Sancet – Athletic Club 2-1 Sevilla FC (8.J LaLiga, 86′)
  • Williams – Real Valladolid 2-1 Athletic Club (9.J LaLiga, 86′)
  • Raúl García – Valencia CF 2 – 2 Athletic Club (13.J LaLiga, 78′)
  • Kodro – Athletic Club 2-0 SD Huesca (14.J LaLiga, 86′)
  • Nuñez – Athletic Club 2-0 SD Huesca (14.J LaLiga, 91′)
  • Muniain – Athletic Club 2-3 FC Barcelona (2.J LaLiga 90′)
  • Villalibre – FC Barcelona 2-3 Athletic Club (Superkopa, finala 90′)
  • Williams – FC Barcelona 2-3 Athletic Club (Superkopa, finala 93′)*
  • Nuñez – UD Ibiza 1-2 Athletic Club (1/16 Kopa, 91′)
  • Berenguer – Athletic Club 5-1 Getafe FC (20.J LaLiga, 75′)
  • De Marcos – Athletic Club 5-1 Getafe FC (20.J LaLiga, 82′)
  • Williams – Alcoyano 1-2 Athletic Club (1/8 Kopa, 78′)
  • Raúl García – Real Betis-1-1 Athletic Club (1/4 Kopa, 94′)
  • Berenguer – Levante 1-2 Athletic Club (1/2 Kopa, 112′)*
  • Berenguer – Athletic 2-1 Granada CF (26.J LaLiga, 91′)

*Luzapenean sartutako golak