undefined

Reto Iberdrola Norteren lehen fasea amaitu da

Reto Iberdrola Norteren lehen fasea amaitu da

Emakumezkoen bigarren taldeak bosgarren postuan, 22 punturekin, bukatu du Reto Iberdrola Norte B azpitaldean eta laster hasiko da lehiatzen berriro

Joan den asteburuan Rober Pampinen neskek atseden eguna izan zuten (9 taldeko azpitaldea da), otsailaren 28an izan baitzen Reto Iberdrolaren Lehen Faseko azken partida. Bigarren taldeak, beraz, sentsazio onekin bukatu zuen, FC Bartzelona B-ri 0-2 irabazita Joan Gamper Kirol Hirian. Orain, lehoi gazteek, martxoaren 20-21eko asteburutik aurrera, txapelketaren bigarren faseari ekingo diote, eta bertan erabakiko dira igoera (bi talde Primera Iberdrolara igoko dira) eta jaitsiera postuak (zortzi talde Lehen Nazionalera jaitsiko dira).

Espainiako Futbol Federazioak taldeak ofizialki definitzea falta bada ere, zuri-gorriek, bosgarren postuan amaitu dutenez, Ipar-eremuaren barruan egongo da. Horrela, Athletic Clubek lehen fasean lortutako 22 puntuei eutsiko die eta azpitalde berri batean (Norte D) kokatuko da, bere azpitaldean sailkapen txarrena duten lau taldeekin batera (Seagull, Zaragoza CFF, RCD Espanyol B eta UD Collerense).

Filiala, Norte D azpitaldean

Bost talde horiei Ipar A azpitaldeko sailkapenik txarrena duten lau taldeak (Sporting de Gijon, CD Parquesol, Peluquería Mixta Friol eta cf Pozuelo de Alarcón) batuko zaizkie jaitsierako Playoff fasean, eta zuri-gorriek talde hauen aurka joan-etorriko partidak jokatu beharko dituzte.

Emakumezkoen bigarren taldearentzako  emaitzak orekatuak izan dira, 6 garaipen, 4 berdinketa eta 6 porrotekin. Iraia Iturregik zuzendu zuen taldea lehen taldearen gidaritza hartu aurreko lehen bederatzi jardunaldietan, eta Pampinek ordezkatu zuen hurrengo zazpi partidetan.